
Durangaldeko hamar eskola eta bertako guraso elkarteek biltzen dituen Berton Bertokoa taldearen ordezkariek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailean jangelen afera aztertzeko eratutako batzordearekin bildu dira.
Bertaratu den taldea ‘Gure Platera gure aukera’ eta Jangurie ekiementako eta EHNE sindikatuko ordezkariekin osotu da. Jangelen batzordean hiru eskari nagusi jarri dituzte mahai gainean. Alde batetik, gaur egun indarrean dagoen legea aldatze eskatu dute “eskola bakoitzak bere jangela eredua erabakitzeko aukera izan dezan”.
Batzordeari egindako bigarren eskarian, Atxondo herri eskolan, Iurretako Orobiogoitia institutuan, Durangoko Zabalarra eskolan eta Zaldibargo eskolan sukaldea ahalik eta arinen jartzea izan da.
Azkenik, Berton Bertoko ekimenak biltzen dituzten 10 eskoletan eta institutuan, “bertoko eta sasoiko produktuak sukaldatuak izan ahal izateko, hezkuntza sailak eman ditzala eman beharreko pausuak”.