Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Euskaraz bizi nahi dut ekimenaren aldeko lasterketa egingo dute Berrizen

Euskaraz bizi nahi dut ekimenaren aldeko lasterketa egingo dute Berrizen

Berrizko Udalak, Berrizko Euskararen Aholku Batzordeak eta Kontseiluak ‘Euskaraz bizi nahi dut’ herri-lasterketa antolatu dute datorren iganderako, urriak 5. Ekimen honekin “Berrizen ere, euskaraz bizitzeko nahia adierazteko aukera” izango dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Lasterketa hasi aurretik, 10.45etik 11.15ak arte, lasterketarako doako izen-ematea eta kamiseta salmenta izango da Olakueta plazan eta ondoren partaide guztiak abiatuko dira Berrizburura trikitilariek alaitutako kalejiran. 11.30eta Berrizburun hasi eta plazan bukatuko den lasterketa hasiko da eta 12.00an aldera luntxa eta izena eman duten artean oparien zozketa egingo da.

Berrizko lasterketa ‘Euskaraz bizi nahi dut’ dinamikaren baitan dago eta irailean eta urrian zehar Euskal Herriko hainbat herritan herri-lasterketak antolatu dira Kontseiluarekin batera. Ekimen honekin “Euskaltzaleok euskaraz bizitzeko helburua edo nahi sendoa” dugula aldarrikatzen da.

Gainera, “euskaltzale guztiok aldi berean eta norabide berean eragiten badugu, alegia, euskaraz bizitzeko baldintzak sortzeko, seguru gaude aldaketa sakonak eragin eta euskaraz bizi ahal izatea posible egingo dugula”, baieztatzen dute ‘Euskaraz bizi nahi dut’ manifestuan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados