Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskararen jazarpenari buruzko ‘Bizkarsoro’ filma estreinatuko da barikuan Durangon

Durangoko Zugaza zinemak Josu Martinezek zuzendutako ‘Bizkarsoro’ luzemetraiaren estreinaldia hartuko du barikuan, hilak 12, 18:30ean. Fikziozko pelikula honen helburua “filmaren mamiaz gogoeta eragitea da”, ekoizleen esanetan.

‘Bizkarsoro’ 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorioen ardatza “euskaldunak eta euskarak pairatu duen eta egun pairatzen duen jazarpena” dira hizpide, ekoizleen arabera.

Filma joan den mendean kokatuta egonik ere, “bertan kontatzen direnek ez dute gaurkotasunik galdu. Gaurko nerabe batek identifikatzeko moduko egoerak gertatzen dira Bizkarsoron”.

Bizkarsoro herria ez da existitzen, baina Euskal Herriko edozein herri izan daiteke, eta bertan azaltzen diren pertsonaiak fikziozkoak izan arren euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak islatzen ditu.

Bigarren emanaldia

Durangon izango den lehen emanaldiaren ostean Hibai Castro Egia argazki zuzendariarekin hitz egiteko aukera egongo da. Barikuko saio horretaz gain, filmaren bigarren emanaldi bat egongo da domekan, 19.30ean

Durangoko estreinaldia babesteko bat egin dute euskalgintza arloko Gerediaga elkarteak, Berbaro elkarteak, Durangaldeko AEK eta Korrikak, Euskal Herrian Euskarazek eta Anbotok.

Zugaza zineman egingo den lehen proiekzioaz gain, egun horretan bertan Gasteizen, Donibane Garazin, Tolosan, Baionan, Altsasun eta Maulen ere emango da filma. Ondoren, Euskal Herriko beste hainbat herritan ikusi ahal izango da. Ekoizleen helburua “emanaldiak Euskal Herri osoko euskalgintzako, kulturgintzako eta herrigintzan aritzen diren bestelako eragileekin zein tokian tokiko eragileekin elkarlanean antolatzea da”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados