Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskararen egoera aztertu eta orain arte euskararen arloan egindako lana ebaluatuko dute Zornotzan

Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskararen Plan Estrategiko berria landuko du 2019an, euskararen erabilera herrian indartzeko asmoz. Egitasmoaren helburu nagusiak bi izango dira: alde batetik, euskaraz bizi nahi duten herritarrek gero eta aukera gehiago izatea euskara erabiltzeko, eta, bestetik, euskara indartzea, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean.

Plan horretan, hurrengo urteetako hizkuntza-politikaren ildoak ezarriko dira, administrazioan, kulturgintzan, irakaskuntzan, lan munduan edo teknologia berrietan, besteak beste.

Plan Estrategikoa lantzen hasi aurretik, orain arte euskararen arloan egin den lana ebaluatu nahi du Udalak, gaur egun, herrian, euskararen egoera zein den jakiteko. Horretarako, elkarlana egingo dute Udalak eta Elhuyar Aholkularitzak azken urteetan egindakoa ebaluatzeko eta gaur egungo argazkia lortzeko.

Azterketa horretan datu soziolinguistikoak izango dira oinarria. Hala ere, zornotzarrek prozesuan parte-hartzeko aukera izango dute, horretarako prestatutako bi aukeren bidez.

Alde batetik, maiatzaren 7tik 21era bitartean Udaleko web gunean jarriko den galdetegiari erantzun ahal izango diote, euskararen erabileraren inguruan dituzten iritziak, espektatibak eta ideiak adieraziz.

Bestalde, ekainaren 2an, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Zelaietan egingo den herri-gogoetarako tailerra izango da. Modu ludiko eta entretenituan, euskararen erabileraren inguruko talde-hausnarketa burutuko dute parte-hartzaileek.

Zornotzarren parte-hartzea beharrezkoa dela uste dute Udal arduradunek, hurrengo bost urteetan euskararen normalizazioan egingo duen lana planifikatzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados