Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Haizetara Amorebieta
Maristak Durango
Santos Arriandi

“Euskaraldi indartsua izango dela uste dugu, sentsazioak nahiko onak dira eta”

Pello Zabarte.

Durangoko euskaltzaleak eta euskaldunak batu egingo dira hilaren 15etik 25era Euskaraldiaren laugarren edizioan. Horretarako, Durangoko Batzordeak hainbat egitasmo antolatuko ditu, hizkuntza ohituren aldaketaren mugimendua herri osora zabaldu dadin. Udaberriko eguraldi ona lagun, aurreko markak gainditzea espero dute. Hamaika egunetan ahalik eta jende gehien batu nahi dute, eta helburu hori lortzeko, durangar guztiak aktibatzea nahi dute. “Euskaltzaleak eta euskaldunak aktibatzea lortu nahi dugu, Euskaraldian batez ere, baina baldintzak sortuko ditugu euskaltzaleak eta euskaldunak aktibatuta egoteko eta hizkuntza ohiturak eraldatzen jarrai­tzeko”, nabarmendu du Pello Zabarte Durangoko Batzordeko kideak.

-Hamaika eguneko ariketa soziala da Euskaraldia, baina hilabeteetako lana dago aurretik, ezta?
-Durangoko Batzordea azaro hasieran martxan jarri zen. Hamabost bat lagun elkartu ginen lehenengo batzorde horretan. Lehenengo hilabeteetan sukaldeko lana egin genuen, ez oso lan publikoa, alegia. Otsailaren 20an egin genuen aurkezpena jendaurrean, eta Durangoko hamaikakoa aurkeztu genuen bertan. Orduz geroztik hainbat ekintza egin ditugu, eta Euskaraldian ere gelditu barik ibiliko gara. Esaterako, Durangoko ikastetxeekin ekimen bat egin dugu, mural txiki batzuk sortu dituzte ikasleek, eta eurekin batera ekitalditxo bat egin genuen apirilaren 30ean. Euskaraldiaren aurreko bi asteetan Durangoko hainbat lekutan mahaia jarriko dugu, eta informazioa ematen eta izen-ematea zabaltzen egongo gara.

-Gainera, Euskaraldiko hamaika egunetan ere zenbait jarduera antolatuko dituzue.
-Bai, saiatuko gara ahalik eta jende gehien batzen. Hasteko, 15ean bertan hasiera ekitaldia egingo dugu Ezkurdi Plazan, txapa jarriko dugu denok batera, eta kontzertu bat ere egongo da. 17an Goienkaleko tabernarien elkartearekin egitarau berezia prestatu dugu. Mugimendua sortzera bideratutako ekimenak egingo ditugu. Horrela, ikusgarritasuna lortu nahi dugu, eta era berean, giro egokia sortu hizkuntza ohiturak eraldatze eta euskararen erabilera handitze aldera. Horretarako, kalean bagaude, mugitzen bagaude, baldintzak hobetu egingo ditugu.

-Ariketa soziala baino, mugimendu soziala izango da aurtengo Euskaraldia.
-Ariketa indibiduala da neurri batean Euskaraldia, txapa jarri eta eguneroko bizitza arrunta eramaten dugu aurrera, eta hamaika egunez hizkuntza ohiturak aldatzea da xedea, baina horrek guztiak giro bat eska­tzen du, testuinguru bat, baldintza sozial batzuk. Eta aurten horretan jarri nahi dugu arreta. Horrela euskaltzaleak eta euskaldunak aktibatzea lortu nahi dugu, Euskaraldian batez ere, baina baldintzak sortuko ditugu etorkizun batean euskaltzaleak eta euskaldunak aktibatuta egoteko eta hizkuntza ohiturak eraldatzen jarraitzeko.

-Aurtengo baldintzak ere nabarmen aldatuko dira, udaberrian kaleak biziago egongo dira.
-Guk baietz uste dugu. Orain arte, udazkenaren azkenengo asteetan egin da, eta egunak ilunagoak izaten dira, eguneko ordu gutxi daude, kalean egotea ere zailagoa da, eta horrek giro kolektiboa apaldu egiten du. Udaberriarekin, berriz, argia eta eguraldi ona espero ditugu, eta batez ere, 15 eta 17ko bi ekimen horietan kalea hartzea espero dugu, eta eragin bat sortzea Durangon euskara gehiago entzuteko.

-Halere aurreko edizioak nahiko arrakastatsuak izan dira. Nola dator aurtengoa?
-Durangon oso harrera ona izan du Euskaraldiak beti, eta bi mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute edizio gehienetan. Aurten ere baikorrak gara, Euskaraldi indartsua izango dela uste dugu, eta azken edizioa gaindituko duela. Sentsazioak nahiko onak dira.

-Durangon ahobizi da gehiengoa. Erronka belarriprestak animatzea izango da.
-Bai, ahobiziek gehiago har­tzen dute parte, belarriprestek baino. Hori dela eta, batzordetik mezu hau zabaldu nahiko genuke: zalantzan egon daitezkeen belarriprest horiek animatu nahi ditugu parte hartzera. Euskaraldia ona da lotsak edo ziurtasun faltak gainditzeko; izan ere, ariketa kolektiboek asko laguntzen dute horretan.

-Ahalik eta jende gehien batzeaz gain, garrantzitsua izango da ariketa ondo betetzea, ezta?
-Guk Euskaraldiaren ariketa, hau da, ahobiziek lehenengo berba beti euskaraz egitea, eta besteak ulertzen baldin badu, euskaraz jarraitzea, eta belarriprestek, euskaraz ulertzen dutenez, jakinaraztea besteari berarekin euskaraz egin dezakeela, hori guztia ahalik eta durangar gehienek hamaika egunetan egitea. Hori da guretzat inportanteena. Horretarako, milaka durangarren parte hartzea behar dugu.

-Entitate asko animatuko dira laugarren edizioan?
-Oso harrera ona ari gara igartzen, ehun bat entitatek izena eman dute dagoeneko, mota guztietakoak: dendak, tabernak, elkarteak, erakundeak, enpresak… Izen-ematea oso erritmo politan doa, gainera izena emateaz gain, nabaritzen ari gara gero eta interes handiagoa dutela; izan ere, hainbat entitatek beren ekimen propioak mahai gainean jarri dituzte.

-Ekimena bukatu ostean, ikusi al da hizkuntza ohituretan aldaketarik?
-Neurri batean bai. Ez da batere erraza hori neurtzea, baina azkenengo urteetan adibidez bi hizkuntzetan egiten ditugun elkarrizketak, hau da, pertsona batek euskaraz eta besteak gazteleraz, areagotu egin dira, eta Euskaraldiak eragina izan du baldintza horiek sortzen. Gainera, esan beharra dago Durangon zein Durangaldean euskararen erabilerak gora egin duela.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados