Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Euskara ikasteko aukera ugari eskaintzen dute Zornotzako euskaltegiek eta barnetegiak

Euskara ikasteko aukera ugari eskaintzen dute Zornotzako euskaltegiek eta barnetegiak

Zornotzako barnetegiak eta Udal eta AEK euskaltegiek datorren ikasturterako heziketa-eskaintza aurkeztu zuten atzo. Hiru zentroek euskera ikasteko aukera desberdinak eskainiko dituzte: eguneroko klaseak, ikastaro trinkoak, autoikaskuntza edo barnetegian eskainiko diren hilabeteko ikastaroak ere.

Matrikulazio epea atzo hasi zen eta Zornotzako kultura zinegotziak, Mitxel Etxebarriak, zornotzarrak ikastaroetan matrikulatzeko animatzen zituen. “Mahai honetan euskararen alde batuta gaude. Zornotzar guztiei hurbiltzeko asmoarekin eta euskeraz gozatzeko”, adierazi zuen Etxebarriak.

2014 urtean egindako ikerketa soziolinguistikoaren arabera zornotzarren %52a euskaldunak da, baina kale mailan erabiltzaileen bataz-bestekoa %23ra jaisten da. Euskararen erabileraren beherakadarik handiena 15 eta 25 urte bitarteko gazteengan ematen denez, “ahalegina egin behar dugu euskera hedatzeko eta zabaltzeko”, azpimarratu zuen Etxebarriak.

AEK euskaltegiak euskararen erabilerari ematen dio garrantzia. Euren oinarrien artean euskaltegiak duen eskarmentua nabarmendu dute. “50.000 pertsona euskaldun dira Euskal Herrian AEKri esker”, azaldu zuen Julio Aranguenak, AEK euskaltegiko kidea. Ohiko ikastaroez gain, mintzamen ikastaroa eskainiko dute ostiraletan. Gainera, lan talde txikiak eta ikasleen beharrizanei moldatzeko gaitasuna azpimarratu du.


Ikastaro bereziak

Udal euskaltegian talde irakaskuntza emango da astelehenetik ostegunera, egunean ordu eta erdi. Bestalde, jardun biko eskaintzan, bakarkako lanarekin eta tutoretzarekin, astean hiru egunetan izango da, ordu eta erdi egunean. Ikastaro honek ikasleen eskakizunei erantzuna ematea nahi du “ikasleek ordu gutxiago nahi dituztelako leku zarratu batean”, Udal euskaltegiko zuzendaria den Idoia Zuloagaren esanetan.

Ikastaro bereziak ere eskainiko dituzte Udal euskaltegian, hain zuzen etorkinekin, dendariekin, tabernariekin, gurasoekin edo jubilatuekin osatutako taldeentzat.

Aurreko urteetan bezala, langabetuek 10 euro bakarrik ordainduko dituzte.


Ikastaro trinkoak

Zornotzan dauden euskaltegiez gain, barnetegi bat dago herrian, Larrea auzoan hain zuzen. Barnetegiaren eskaintzaren oinarria neguko eta udako ikastaroak dira, denak trinkoak. Udan zein neguan ematen diren aurrez-aurreko ikastaroetan parte hartzeko matrikulazio epea ikastaro bakoitza hasi baino astebete lehenago arte egin daiteke. On-line ikasteko aukera ere eskaintzn du.

Barnetegiak duen eskaintza, ezberdina eta osagarria da udal euskaltegiak eta AEKk dutenarekiko. “Ezberdina, trinkotasuna lantzen delako 24 orduz euskaraz aritzeko aukera emanez, eta osagarria, trinkotasun horrek euskaltegietan egiten den ikasketa prozesuari bultzada eder bat ematen diolako”, azaldu du Mikel Etxebarriak, Barnetegiko ordezkaria.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados