Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Berrikuntza eta aldaketekin datoz Izurtzako jaiak

Berrikuntza eta aldaketekin datoz Izurtzako jaiak

Izurtzako jaiak hainbat berrikuntza izango dituzte aurten. Aipagarriena lehenengo edizioa beteko duen argazki lehiaketa izango bada ere, noizbehinka jaietan egindako ekitaldiak tartekatu dituzte egitarauan, jokuak edo apustu herrikoia besteak beste.

Aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela Marina Barandikak egindakoa da eta antolatzaileek ‘Denon artean!’ goiburu duen lana aukeratu zuten, “Izurtzako auzo guztien izenak agertzeaz gain dantzarien figura, bai mutila eta bai neskarena, islatzen dituelako”. 

Ohiturari jarraituz, ostiralean hasiko diren jaiak lau gune desberdinetan gauzatuko dira. “Ohikoa denez herriko plazan, Sana Ageda, Erdoitzako Andra Mari eta Santo Tomas baselizen inguruan egingo dira ekitaldiak”, Oihane Irastorza eta Udane Ramírez jai batzordeko kideen esanetan.

Ostiralean arratsaldeko zortzitan jaurtiko duten txupinazoarekin eta ostean egingo duten triki-poteoarekin hasiko dituzte jaiak. Hasiera borobiltzeko Baghdad taldearen kontzertu eta Ek Ramirez dj-a egongo dira Gaztelekuan gaueko hamaiketan hasita.

Paella usainarekin abiatuko dituzte larunbateko ekitaldiak, eguerdian hasiko baita jaki hori prestatzeko lehiaketa gastronomikoa. Paellak aurkeztu aurretik enkartelada egongo da eta herri bazkariaren ostean joku herrikoien txanda izango da.

“Beste urte batzuetan bazkalosteko jokuak egin izan ditugu baina aurten ondo antolatu eta jai egitarauan sartzea erabaki dugu”, Irastorzak eta Ramírezek azaldu dutenez. Partaideek “betiko jokoak” egingo dituzte, besteak beste txorokil batze edo ur ontzian dagoen sagarra ahorekin harrapatu. Proba horrek amaitzerakoan, bingo herrikoia hasiko da.

Santa Ageda baselizan

Jaizalek egingo duen kalejirarekin hasiko dituzte igandeko ekitaldiak eta ondorengoak Santa Ageda baselizaren inguruan burutuko dituzte. 11.00etako mezaren ondoren Mendigain dantza taldearen agerraldia egongo da eta jarraian Iratxe Ibarra, Oihana Bartra eta Erika Lagoma bertsolarien txanda izango da.

Eguerdian herri bazkaria izango da eta Eriz magoak arratsaldean eskainiko duen agerraldiaren ostean aurten egitarauan tartekatu duten apustu herrikoia hasiko da. “Apustuan parte hartzeko euro bat ordaindu behar da eta partaideen betebeharra antolatzaileek jarritako proba asmatzea da”, Irastorza eta Ramirezen esanetan. Beste urte batzuetan zein altueratan zegoen eskegitako pernila edo pote baten barruan zenbat garbantzu zeunden asmatu behar zuten partaideek.

Lotxo taldearen erromeriarekin amaituko da eguna.

Erdoitzako Andra Marin

Erdoitzako Andra Mariko baselizan ospatuko dituzte astearteko ekitaldiak eta goizeko 11.0etako mezaren ondoren Mendigain dantza taldearen saioa egongo da. Arratsaldean berriz, umeentzako jolasak eta Pepa eta Kutxo pailazoen agerraldia egongo da.
Hurrengo ostiralean, irailaren 11n, jarraituko dute jaiak Muxikako Andrak antzerki taldeak arratsaldeko 20.00etan frontoian eskainiko duen ‘Errautsetatik erne” antzezlanarekin.

Iaz arte arratsaldez egin zen baina aurten goizeko 9.30ean abiatuko den Mendi Bizikleta Martxarekin emango diote hasiera larunbateko ekitaldiei. Arratsaldean berriz, igel txapelketa eta Izutzako jaietan arrakasta itzela duen tortilla lehiaketa egongo dira. Ondoren afari herrikoia eta Luhartz taldearekin erromeria izango dira eta eguna amaitzeko Dj bat arituko da Gaztelekuan.

Jaizaleren kalejirarekin eta Santo Tomas baselizan 11.00etan emango den mezarekin hasiko dituzte jaien azken eguneko ekitaldiak. Ondoren Mendigain dantza taldearen agerraldia, Miren Amuriza eta Garikoitz Sarriugarte bertsolarien saioa eta Gorriti eta bere abereen ekitaldia egongo dira. Jubilatuen bazkariarekin eta Argitxu elkartean izango den mus txapelketarekin amaituko dira aurtengo ekitaldiak.

Argazki lehiaketa

Aurtengo jaietan izango den beste berrikuntza edonork parte har dezakeen Argazki lehiaketa da. Gaia 2015eko Izurtzako Jaiak jarri dute eta partaide bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztuko ditu.

Argazkiak irailaren 30a aurretik aurkeztu behar dira eta abenduaren 5etik 8ra bitartean erakusketa egingo da Jubilatuen lokalean eta Argitxu elkartean. Antolatzaileek 100, 75 eta 50 euroko hiru sari banatuko dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados