Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Euskaltegiak egoitza berria estreinatuko du bere 25. urteurrenean

Durangoko Udal Euskaltegiak Saibi Kalean irekiko du bere egoitza berria. Euskaltegiaren 25. urteurrenarekin batera azpiegitura berriztuekin eta azken teknologiek ekar ditzaketen abantailekin zabalduko dute zentro berria. Ikasturtea datorren urriaren 3an hasiko da eta hainbat zerbitzu eskainiko ditu euskararen normalizazioarako bidean.

Durangoko Euskaltegiak betetzen dituen 25 urteekin batera, egoitza berria estreinatuko dute aurten euskara ikasi nahi dutenek. “Helduak euskalduntzeko, alfabetatzeko eta euskararen normalizazio zuzena eta bizia eskaintzeko” helburuarekin jarraituko dutela adierazi du Maite Eubak, Durangoko euskaltegiko zuzendariak.

Egoitza berriak lau ikasgela, bi tutoretza gela, liburutegia multimedia gunea, wifi konexioa eta irakasleen bulegoak ditu. Eraikin berria “aurrekoa baino zerbait handiagoa da eta ikasgela bat gehiago” duela, azaldu dute. Gainera arbel elektronikoz hornitutako gelek “ikasketa prozesua errazteaz” gain, “klasera etorri ezin diren ikasleei ere lagunduko die”, azaldu dute Eubak eta Jon Kepa Garrok, Euskaltegiko Batzordeko presidentea.

Aipatutako berrikuntza teknologikoek ikasturte berriari begira abantailak suposatuko dituzte, izan ere lokal berriaren aurkezpenean azaldu dutenez, “ikasleak nahiz eta klasera ez etorri etxetik egin dezakete lan”.

Eraikin berria Saibi Kalearen 10. zenbakian dago kokatuta eta “argiago dago non gauden” azaldu dute bertako arduradunek. “Trena eta autobusa ere ondoan ditugu” gehituz, adierazi dute eraikin berriak abantaila nahiko dituela aurrekoarekin konparatuz.

Ikasturte berria prestatzen

Urriaren 3an hasiko da ikasturtea eta matrikulatzeko epea zabalik dago jada, irailaren 20a arte. Sarrera probak irailaren 15 eta 22 bitartean izango dira eta taldeen zerrendak 26an aurkeztuko dira hain zuzen ere.

Euskaltegi berriak eskainiko dituen zerbitzuen artean helduentzako alfabetatze eta euskalduntze prozesuak egongo dira, klase presentzialak, aholkularitzak, auto-ikasketa zerbitzuak MOODLE plataformaren bitartez eta HABE 1, 2, eta 3. mailako azterketa ofizialetarako prestakuntza eskainiz.

Euskararen normalkuntza lanetan ere gurasoentzako lan taldeak eskainiko dituzte Landako Ikastetxean eta honekin batera ‘Berbalagun’ proiektua edo etorkinentzako taldeak ere osatuko dituzte. Gainera blog propioa ere dute “bertan ikasleek beren iradokizunak, proposamenak edo eskaerak egiteko”, azaldu du Eubak.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados