Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Euskaltegiak desagertu dira, bezero barik geratu dira”

30 iurretarrak inguru elkartu ziren Iurretako Dantzari auzunean.
30 iurretarrak inguru elkartu ziren Iurretako Dantzari auzunean (argazkia: I. Totorikaguena).

Maiatzaren 6an, Iurretako lehenengo Mintzopotea egin genuen, euskara herriko kaleetara ateratzeko helburuarekin. 30 herritar inguru elkartu ziren Iurretako Dantzari auzunean,seimahaitan banatuta euskararen iraganaz, etorkizunaz eta beste hainbat kontuez berba egiteko.Tragoek eta pintxoek lagunduta, giro aparta sortu zen herriko plazan.

Iurretan, beste hainbat udalerritan bezala, euskara sustatzeko antolatzen diren ekintzetako asko leku itxietan egiten dira: Kultur Etxean, Udaletxean, Euskaltegian… Ekimen berritzaile honekin,Iurretarrek euskara kalera atera nahi izan dute. Pintxopotea egun batez Mintzopote bihurtzeko ideia Iurretako Euskaren Aholku Batzordean jaio zen. World kafe metodologia erabili zen, eta saioa Elhuyar Aholkularitzako teknikariek bideratu zuten.

Parte-hartzaileekhiru gai izan zituzten mintzagai, bi orduko iraupena izan zuen Mintzopotean.

Zein izango da 2050eko abenduaren 3an,Euskararen egunean, egunkariek jasoko duten titularra?

Talde bakoitzak titular bat adostu zuen, eta guztiek etorkizun oparoa aurreikusi zioteneuskarari: “Euskaltegiak desagertu dira, bezero barik geratu dira”, “Orain dela 10 urte ospatu zen azkenekoz euskararen eguna”.

Iurretako berba zaharrak berreskuratzen

Etorkizunetik iraganera salto egin genuen, eta Iurretako berba zaharrak eta esaerak berreskuratu nahi izan genituen. Batzuek zerrenda luzea osatu zuten; beste batzuek, berriz, amama-aititari eta abadeari deika ibili ziren aspaldi ahaztutako berbak topatuguran. Jada erabiltzen ez diren hitz gutxi batzuekin batera, gaur egun ere iurretarren ahotan barra-barra dabiltzan beste asko gehitu genituen denon artean osatu genuen zerrendara: olgau, papaue, errime, mozolue, enbraskue, prakadune,susterbakue, itturran, erdu, eskatza, urkuldu, enparaue, xaparro…

Zer eman digu guri euskarak, eta zer eman diogu guk euskarari?

Saioa amaitzeko,parte-hartzaileek euskararekin izan duten harremanaren inguruan gogoeta egin zuten. Horren harira aipatu ziren kontuen arabera, euskarak ekarpen handia egin die iurretarrei: izaera, jende berria ezagutzeko aukera, leihoa, hizkuntzagaz olgetako aukerie, sentitzeko era bat, bizitzeko modu bat. Iurretarrek, ordainetan, jarraipenaeman diote eta emango diote euskarari, ahalegina, gogue eta bihotza.

Saioa baloratzeko, kantu-kantari aritu ginen. Talde bakoitzak abesti edo bertso bat kantatu zuen, eta kantuz eman genion amaiera Iurretako lehenengo Mintzopoteari:

Zenbat hizkuntza arrotz

izan ditugun gainetik

guk erabaki bat hartu gendun

euskaraz ta euskaratik

gure munduan bizi nahi dugu

bajatu barik trenetik

hartu dagigun beretik eta

emon dagigun geuretik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados