Iurretako Udalak 7 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat prestatutako tailerrak eskainiko ditu Aste Santuan. Partaideek eskulanek egiteko eta zirko teknikak ikasteko aukera izango dute.
2013 eta 2006 urteen artean jaiotako gaztetxoentzat prestatutako tailerrak apirilaren 6an, 7an eta 8an izango dira, goizeko 9:30etatik 13:30era.
Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea martxoaren 23tik 27ra bitartean Ibarretxe Kultur Etxean.