Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Eskualdeko herrietan ere Gure Esku Dago ekimenaren ‘Joste eguna’ ospatuko dute bihar

Eskualdeko herrietan ere Gure Esku Dago ekimenaren ‘Joste eguna’ ospatuko dute bihar

Berrizen gaur ospatuko badute Gure Esku Dago ekimenak antolatutako ‘Joste eguna’, eskualdeko gainerako herrietan bihar ekingo diote ehuntzeari. Abadiñon, Elorrion edo Durangon antolatutako ekitaldiak goizez izango badira, Zornotzan berriz arratsalderako prestatu dituzte ekitaldiak.

Herriz-herri bihar ospatuko den ekimena datorren ekainaren 21ean Euskal Herriko hiruburuetan egingo denaren aurretiko urratsa da; egun horretan osatuko diren kutxa erraldoiak prestatzeko ekitaldia alegia.

Ekainean egingo diren hautetsontzi erraldoi horiek, norberaren atxikimendu pertsonalak elkarri josiz osatuko dira eta, horretarako, bihar josiko diren oihal-zatiak erabiliko dira. Ekimenaren azken helburua “gure erabakitzeko eskubidea” aldarrikatzea da.

Herriz-herri

Jai giroan ospatuko dute ‘Ehuntze eguna’ Durangoko Andra Mari elizpean eguerdiko 12.00etatik aurrera, Iurretarrek ere bertan izango direlarik. Gerturatzen direnak elkarretaratu ondoren, saretzeari eta oihalak marraztu eta josteari ekingo diote.

Ekitaldia musikariek jarritako soinuekin girotuko da eta horretaz gain sagardo kupela eta jatekoa ere egongo da. Prestatutako saioa ekitaldiarekin, atxikimendu argazkiarekin, Gure Esku Dagoren materialaren salmentarekin eta umeentzako prestatutako tailerrekin osatuko da.

Abadiñon antotaltutako ekitaldiak probalekuan burutuko dira goizeko 11.00etatik 14.00etara bitartean. Bertan “erabakitzarko eskubidearen inguruan” herrian marraztutako oihalak bata besteaz josiko dituzte. Ekitaldia girotzeko Talde Batuak dantza taldea eta Done Zezili abesbatzaren agerraldiak, Abadiñoko Sokatira taldearen ekitaldia, umeendako jolasak eta txosna izango dira, besteak beste.

Elorrioko plazan izango den ekitaldia ‘San Markos, artoak ereinda eta oihalak josita balegoz’ lemapean burutuko da. Eguerdiko 12.00etatik aurrera musika taldeak, talo tailerra eta pintxo dastaketa izango dira, besteak beste.


Zornotzan, arratsaldean

Zornotzan berriz, arratsalderako prestatu dituzte ekitaldiak, eta Euskal Herria plazan (Piken) jarri dute hitzordua arratsaldeko 16.30etarako. Musika alaiak, txokolate goxoak eta bizkotxoak jarriko duten giroarekin eta Andra Mari Ikastolako abesbatzaren emanalditxoarekin ekingo diote oihalak josteari.

Jositako oihalak hartuta, kalejira alaia eta koloretsuari ekingo diote arratsaldeko 18.30etan herriko kaleetan zehar, erraldoi, gaitero eta trikitilarien laguntzarekin. 19.00eatik aurrera jai giroan jarraituko dute Piken, bertan egongo den musikaz gain pintxoak eta kupeleko sagardoa dastatzeko aukera izango baita.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados