Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskualdeko gazteek “gure bizitzen jabetza berreskuratzeko” jardunaldia egingo dute bihar

Goizeko 11.0etan izango diren eztabaidekin hasiko da jardunaldia.
Goizeko 11.00etan izango diren eztabaidekin hasiko da jardunaldia.

Durangaldeko gazteek hausnarketa eta jaia uztartzen dituen jardunaldia egingo dute  bihar Durangoko zenbait tokitan, “gure bizitzen jabetza berreskuratzeko” aldarrikapena eginez.  Egitarauan gai desberdinei buruzko eztabaida, tailer eta berbaldiak, batukada, kontzertua eta bazkaria izango dira, besteak beste.

Ekimenaren antolatzaileen arabera “eremu denetatik alternatibak sortu, bultzatu eta eztabaidatzeko ordua da”. Gainera, “Durangaldeko herrietako gazteok batu eta alternatiben inguruen pentsatu, berba egin edo entzuteko” ordua dela uste dute.

Eguneko egitaraua goizeko 11.00etan hasiko da Sorginola gaztetxean egingo diren eztabaidekin. Partaideek jarduera fisikoa eta kirola, sorkuntza, aisialdia, hezkuntza, feminismoa, gaztetxeak, etxebizitza, musika eta komunikazioa izango dituzte hizpide, besteak beste.

Berbaldiak amaitu ondoren mahai ingurua izango da Tabira parkean “Zertaz gabiz alternatibez berba eiterakuen?” gaia ardatz hartuta. 14.00ak aldera Tabiratik abiatu eta Alde zaharrerantz joango den kalejira egingo dute batukadarekin eta ordu bete geroago bazkaria hasiko da Pinondon. Bazkalostean bertso saioa egongo da.

Arratsaldeko 17.30etatik aurrera hainbat motatako tailerrak egingo dituzte Pinondon bertan eta Ibaizabalen. Aukeratutako ikasgaiak aldizkarien maketazioa, ortu bertikalak, musika ekipoen muntaketa eta sorkuntza eta jolas literarioak izango dira.

Arratsaldeko 19.00etan ginkana hasiko da eta ordu bete geroago Kohatu taldeak Pinondon eskainiko duen kontzertuarekin amaituko da jardunaldia.

Jardunaldian parte hartzeko tiketak Durangoko Plateruenan, Intxaurren eta Mesoian, Zaldibarreko Casteten, Elorrioko Parran, Portalekuan eta Gaztetxean eta Zornotzako Belatxikietan daude eskuragai.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados