Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Eskualdeko eta Sestaoko 400 dantzari bilduko dira domekan Durangoko Umeen Euskal Jaian

DurangoEuskalJaiaDurangoko Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatutako Umeen Euskal Jaiaren LII. edizioa ospatuko da domekan. Bertan 400 ume eta 60 arduradun inguru batuko dira. Eguneko egitarauan goizean egingo den kalejira eta arratsaldeko alardea nabarmenduko dira.

Edizio honetan Durangaldeko eta Sestaotik etorritako hamaika talde bilduko dira. Tronperri eta Txoritxu Alai taldeekin batera Traña-Matienako Iluntze, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Elorrioko Besaide, Mañariko Andra Mari, Zornotzako Udabarri eta Ermuko Txindurri dantza taldeak izango dira. Partaidetza Sestaoko Salleko taldeko dantzariekin osatuko da.

Eguneko egitaraua dantza taldeek 11:30etatik aurrera egingo duten kalejirarekin hasiko da. Arratsaldeko alarde nagusiak berriz, 17:00etan hasiko da, Ezkudi plazan eguraldi ona eginez gero eta Landako gunean euria bada.

Dantzari guztiek bilduko dituen agerraldia mutilek eskainiko dituzten ‘Agintariena’, ‘Zortzikoa’, ‘Ezpata txikia’, ‘Banangoa’ eta ‘Txotxongilo’ dantzekin hasiko da eta jarraian ‘Arku dantza’, ‘Zinta dantza’, ‘Kontrapas’ eta ‘Sagar dantza’ esakiniko dituzte nesken taldeak. Ondoren, ‘Esku dantza’, ‘San Petrike’, ‘Txulalai’ eta ‘Zapatain dantza’ eskainiko dituzte umetxoek eta agerraldia amaitzeko ‘Fandangoa’ eta ‘Arin-arina’ dantzatuko dituzte partaide guztiek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados