Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Errebonbilloek bolbora usaina eta salben danbatekoa barreiatuko dute domekan Elorrioko kaleetan

Euskal Herriko arma-alarde adierazgarrienetakoa eta Bizkaian mantentzen den bakarra, Elorrioko kaleetan izango da berriro. Errebonbilloen konpainia osatzen duten 15 eskopetariak eta kapitainak, txistulariak eta atabalaria lagunduta, salbak botako dituzte herriko gurutze-bidean, mugape-gurutzeetan eta hainbat leku jakinetan. 

Ohikoa denez, bi zatitan banatuko da Errebonbilloen alardea. Goizaldeko saioa bostetan hasiko da, Herriko plazan abiatuta. Ondoren, Kurutzondon, garai batean San Lazaro ospitalea zegoen inguruan, Santa Ana komentu parean, Kurutziagan, Txanbeliko gurutzearen inguruan zein herriko beste zenbait leku adierazgarrietan botako dituzte salbak. Baita alkateak agindutako tokian eta armosua hartuko duten Tanger taberna aurrean ere.

Arratsaldeko ekitaldia bostak aldera abiatuko da, parrokian errezatuko den arrosarioaren ostean. Eguraldiak lagundu ezkero, eliztarrek Ama Birjinaren prozesioa egingo dute Errebonbilloek lagunduta, eskopetariak hainbat salba botako dituztela leku jakinetan.

Txistu kontzertua

Ibilbidea egin ondoren, konpainia Herriko plazara itzuliko da, eta eskopetak utzi ondoren, dantza ekitaldiari ekingo diote. Agerraldia kapitainak eta atzeskuak eskainiko duten Desafioarekin hasiko da eta ondoren, Banan-banakoa dantzatuko dute errebonbillo guztiek. Aurreskuarekin eta Zortzikoarekin, herritarrak dantzan egitera gonbidatuko dituzte eta elkarrekin dantzatuko dituzte ospakizunari amaiera emango dien Fandangoa eta Arin-arina.

Aurtengo egitarauan, 11:00etatik aurrera jokatuko diren nesken gomazko paletako zirkuituaren partidak ere tartekatuko dituzte. 11:30etan berriz, Basilikako Koruak lagundutako meza egongo da eta 13:00etan Durangaldeko Jaizale txistularien kontzertua egongo da plazan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados