Banner en desktop Banner en móviles
Dendak Bai
Maristak Durango
Jesuitak Durango
Nevers Ikastetxea

Eñaut Izagirreren ‘Incógnita Patagoniak’ irekiko du gaur Erdellaren Mendi Astea

Eñaut Izagirreren ‘Incógnita Patagonia’ pelikularekin hasiko da gaur Erdellaren Mendi Astea.

Elorrioko Erdella Mendi Taldeak urtero antolatzen duen Mendi Astea hasiko du gaur eta zapatura bitartean mendiarekin lotutako ikus-entzunezkoak, hitzaldiak eta erakusketak tartekatuko dituzte. Emanaldi guztiak iluntzeko 19:30ean hasiko dira.

Glaziarrak izango dira hizpide gaur izango den lehenengo ekitaldiaren ardatza, Iturri Kultur Etxean Eñaut Izagirreren ‘Incógnita Patagonia’ pelikula emango baita. Filma honetan esplorazioa, eskalada, glaziarren mapeoa eta ikerkuntza historikoa uztartzen dira Hegoamerikako muturrean dagoen Cloueko Hizotz Zelaian egindako esplorazio eta zeharkaldian. Izagirreren pelikulak, glaziar ezkutu eta mendikate urrunetara espedizioak egiteko aukera baliatu eta ezezaguna den Patagonia islatzen du.

Muturreko kayaka izango da biharko hizpide, Mikel Sarasolak egindako ‘Humla’ filma ikusgai izango baita Iturri Kultur Etxean. Kirolari donostiarrak hainbat espedizio egin ditu Patagonia, Groenlandia, Zeelanda Berria zein Norvegian barrena eta ‘Humla’ filma Nepalen eginiko espedizio baten kontaketa da.

‘Larra’ pelikula jarriko da ikusgai Arriola Antzokian eguaztenean. Josu Zeberio espeleologoaren filma horrek Pirinioaren bihotzerainoko egindako espedizioa izango du ardatz. Zeberiok ‘Ilamiñako ateak’ deituriko BU 56 leizean egin zuen filma eta bertan munduko leize sakonenetariko bat erakusten du, -1385 metrotaraino sakonera baitu.

Zeberioren pelikularen emanaldiaz gain, Iturri Kultur Etxean espedizio horretan ateratako argazkien erakusketa egongo da ikusgai abenduaren 1a arte.

Aitor Askargorta mendizalea izango da eguenean Gaztetxean egingo den saioaren protagonista. Ekitaldian, 2015ean Kirgistan herrialdean dagoen Khan Tengri (7010m) mendia igotzearen saiakeraren berri emateaz gain Ipar Inilchek glaziarretik egindako txangoa ere izango du hizpide.

Azken solasaldiko protagonista Uxue Fraile mendi lasterkaria izango da. Iturri Kultur Etxean izango den berriketaldian mendiko lasterketetan saltoa eta ultra tailetarako bidean gaiei buruz mintzatuko da.

2017ko Mendi Astea amaitzeko zapatuan, arratsaldeko 16:30ean, hasiko den urteko asanblada egingo da Erdella Mendi Taldearen lokalean. Ondoren, mokadu bat hartzeko aukera egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados