Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Iurretako Udala
Soinua Durango

Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du gaur gauean Mañariko Kultura Sasoie ekimenean

Bigarren urtez jarraian, mañariarrek eta inguruko herritarrek ez dute ospatuko Mañarian Andra Mari jairik, koronabirusaren izurritea dela eta. Hala ere, Udalak bestelako ekitaldiak prestatu ditu Kultur Sasoia egitarauan.

Iragarritako ekitaldiak gaur eta bihar izango dira eta gaur goizerako umeentzako bizikleta ginkana prestatu dute. 11:30ean hasiko den ekimen horretarako partaide bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa eraman behar ditu.

Eguneko ekitaldi azpimarragarriena gaueko 22:00etan Eñaut Elorrieta musikariak eskainiko duen kontzertua izango da. Ken Zazpi taldearekin ibilbide oparoa egin ondoren 2019an ‘Irteera argiak’ bakarkako lana argitaratu zuen eta 2020an berriz, ‘Harbide zilar bat’ abestia argitaratu zuen Sapere Aude Sinfonietta eta Bilboko Koral Elkartearekin elkarlanean.

Agerraldi horretarako gonbidapen guztiak agortuta daude.

Kultura Sasoiak jarraipena izango du domekan. 11:00etako mezaren ostean herriko dantzarien ekitaldia egongo da eta 12:30ean herriko umeen pilota partiduak eta Bizkaiko afizionatuen norgehiagoka egongo da, azken honetan Artaraz eta Bernaolak Ariznabarreta eta Artolarekin neurtuko dituzte indarrak.

Arratsaldeko 18:30ean Haatik Dantza Konpainiak sortutako ‘Errimak bi oinetan’ ikuskizuna izango da ikusgai. Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala dantzariek eskainiko duten agerraldiak, jarraipena ematen dio aldez aurretik sortutako ‘Errimak oinetan’ ikuskizunari. Formatu beraz baliatuta, gai, bertso eta dantza berriez osatutako proposamena eskaintzen dute garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatuta.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados