Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Emakume abenturazaleak izango dira lehenengo protagonistak Zaldairen VI. Mendi Astean

Zaldai mendi taldeak antolatutako Iurretako VI. Mendi Astea hasiko da gaur eta emakumeak izango dira protagonistak Goiuria kultur gunean, 19:00etan, izango diren lehenengo bi ekitaldietan. Domekara arte prestatutako egitarauan, barikuko 2022ko Mendi Erronkaren sari banaketa eta zapatuan egingo diren Basatzan mendi bizikleta martxa eta ‘Gallandara frontalekin’ ekimenak ere nabarmentzen dira.

Gaur hasiko den VI. edizioaren lehen protagonistak Leire Urretxo eta Nerea Iztueta izango dira. Ekitaldian proiektatuko den ‘Bakardade zuria’ eta jarraian eskainiko duten solasaldian, Laponian eskiekin egin zuten zeharkaldia izango dute hizpide.

Maite Zumarraga eta Idoia Rubial izango dira egueneko protagonistak, Yosemite parkean hiru hilabeteko egonaldian grabatutako ‘Egunon Capitan’ dokumentalarekin eta ondorengo solasaldiarekin.

2022ko Zaldai Mendi Erronkaren finalisten sari emate ekitaldia egingo da barikuan, 19:00etan hasita, Askondoko aterpean.

Bi hitzordu prestatu dituzte zapaturako, biak Askondoko aterpetik abiatuta. Goizeko 10:00etan Basatzan 2023 Angelman-Iurretako VI. mendi bizikleta martxa abiatuko da, eta arratsaldeko 18:00etan Gallandara frontalekin irtengo da.

25 kilometroko martxa

Bizikleta martxak 25 kilometro eta 1000 metrotik gorako gainbehera positiboko ibilbidea izango du eta parte hartzeko izena eman behar da www.kirolprobak.com web-orrian eta 10 euro ordaindu edo egunean bertan 12 euro. Izen ematearekin ateratako diru guztia Angelman sindromearen elkartearentzat izango da. Ibilbideko track-a edo informazio gehiago www.zaldai.eus web-orrian edo 615 789 859 telefonoan jaso daiteke.

‘Gallandara frontalekin’ ibilaldia berriz, “umeekin egiteko modukoa” dela diote antolatzaileek, eta txikienek “ibilbide erdian batzeko aukera izango dute, Lukuarrietatik hasita”.

Zaldairen VI. Mendi Astea domekan egongo den ipuin kontalariarekin eta akuarela tailerra eta erakusketarekin osatuko da. Eguerdian, Amaia Egidazu ipuin kontalariak saioa eskainiko du Askondoko aterpean, eta arratsaldeko 17:00etan Eñaut Aiartzaguenak pintura teknika horren oinarriak azalduko ditu Goiuriako kultur gunean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados