Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Udalak San Juan eta Elizalde kaleetako intersekzioa berrantolatzeko lanak hasi ditu

Elorrioko Udalak San Juan eta Elizalde kaleen intersekzioa berrantolatzeko lanak hasi ditu dagoeneko, eta bost asteko epean amaituta egotea aurreikusten du. Lanak gauzatzeko 69.095 euroko inbertituko ditu.

Egitasmoak, “aurrez identifikatutako hainbat arazori konponbideak emateko estrategiak” garatzeko aukera emango du, Gobernu Taldeko kideen esanetan.  Orain arte, espaloiak “ez zuen behar adinako zabalerarik –ezta zoladurarik ere–, eta San Juan kaletik igarotzen ziren ibilgailuek ikuspen gutxi zuten kale hori zeharkatzen zuten oinezkoekiko.

Elizalde kaleko 2 zenbakian berriz, espaloi iritsezin bat zegoen, eta futbol zelaira arteko oinezkoentzako bidea asfaltoan margotuta egon da, espaloirik gabe. Elkargunean, gainera, ibilgailu asko egon izan dira aparkatuta eta horrek oinezkoei errepidearekiko duten ikusmena eta irismena murriztu izan die.

Azkenik, “San Juan kaleko oinezkoentzako pasabidearen ondoan, pododaktil batzuk egon dira gurutzatzeko biderik egon ez arren, eta horrek nahasmena sortzeko arriskua zuen ikusmen arazoak dituzten pertsonen artean”.

Espaloi irisgarriak

Lanak amaitzen direnean “espaloi irisgarriak egingo dira, oinezkoentzako azalera handiagoa jarri, asfaltatze inprimatuko goi-ordokia ipini, oinezkoentzako pasabideak egin, saneamendu-sareak hobetu eta trafiko-seinale berriak jarri. Funtsean, oinezkoei eta bizikletan doazenei emango zaie lehentasuna”.

Bidegurutze hori hobetzea izan zen 2022ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan boto gehien jaso zituen proposamena, emandako 277 bozketatik 45 herritarrek horren alde egin baitzuten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Ane Iriarte

    Elorrioko udalak, berrikuntza hori egiterakoan, ez dio inolako garrantzirik eman mendeurreneko zuhaitzak bertan mantentzeari (nahiz eta lekua egon).
    Berdin zaie zuhaitzak egotea ez egotea…
    Ez dugu ulertzen.
    Gureak ez diren lehentasunak izango dituzte.

    Deja una Respuesta
  2. Amaia Araba

    Bota dituzuen zuhaitz hoiek ez zuten trabarik egiten. Oztopo handienetakoa, bertan aparkatzen zuen auto kopurua izan da, inolako kontrol barik. Eta arazo hori ez duzue,urteetan, konpondu.

    Berrikuntza hori egitea eta zuhaitzak bere lekuan mantentzea, uste dugu, ez dela inkonpatiblea izan baizik eta aukeratu duzuen proiektua desegokiena izan dela, ez duelako kontuan hartu zuhaitzek duten garrantzia. Espazioa egon da, leku zabala da.

    Deja una Respuesta
  3. Elena Ugarte

    Lan berrikuntza hoiek direla eta antzinako hiru zuhaitz osasuntsuak kendu dizkigute.

    Gure landak berdetik horira aldatzen ari direnean, gure ortuak sikatzen, udako tenperaturak aguantaezinak bihurtzen ari direnean… udaletxeko arduradunek, zuhaitz hauek sustraitik atera, zatitu eta eskonbrerara botatzea erabaki dute.
    Ziur, berrikuntza hori egiteko beste aukera batzuk egon direla, ZUHAITZAK BOTA BARIK.

    Zementuz inguratuta gaude eta lan konponketak egiten ari diren moduan,zementu gehiago izango dugu. Horrez gain, zuhaitzen gerizpa barik geratu gara.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados