Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Elorrioko Udalak 15 erabiltzaileentzat mugatutako Wifi-a jarri du liburutegian

Elorrioko Udalak 15 erabiltzaileentzat mugatutako Wifi-a jarri du liburutegian

Elorrioko Udalak Wifi zerbitzua jarri du Iturri Kultur Etxeko bigarren solairuan dagoen nagusien Udal liburutegian, “aspaldiko eskaera bati” erantzunez, Maitane López Kultur zinegotziak adierazi zuenez. Zerbitzua, momentuz, hamabost erabiltzaileentzat mugatuta dago, “nahiz eta beharren arabera zerbitzu horren gaitasuna hazi arazi ahalko den”.

Wifi zerbitzua nagusien liburutegira mugatuko da, bertako erabiltzaileek “aspalditik” sumatzen zutelako baliabide horren gabezia. “Gaur egun Internet tresna baliotsua bihurtu da ikasterako orduan ere, beraz ez genuen ulertzen zerbitzu horren falta”, adierazi zuen Lopezek.

Zerbitzu berria hamabost pertsonentzako mugatzearen erabakia berriz, Wifi sarea “ikasteko edo kontsultak egiteko” erabili beharko litzatekeelako hartu dute. “Momentuz nahikoa dela deritzogu. Iturri Kultur Etxeko gainontzeko aretoek eta baita liburutegiak ere kable bidezko konexioak dituzte eskuragarri; beraz ez dugu uste Internetera konektatzeko konexio falta dagoenik”.

Hala ere, Wifi zerbitzuaren gaitasuna “beharren arabera” hazi arazi ahalko da. Momentuz, “froga epea” irauten duen bitartean, liburutegiaren eremuan soilik izango du eragina, eta horren ordutegiaren baitan funtzionatuko du.

Zerbitzua martxan jartzeak ez du aparteko gasturik eragingo “Udalaren esku zegoen router bat” erabili delako. Hala ere, “ahalmen gehiago beharko balitz, aukera hori aztertuko dugu”, jakinarazi du Lópezek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados