Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Atxondoko Gobernu Taldeak Batzorde Informatiboa sortuko du EAJ hala eskatuta

Atxondoko Gobernu Taldeak Batzorde Informatiboa sortuko du EAJ hala eskatuta

Atxondoko Udalak bertan behera utzi zuen Batzorde Informatibo guztiak kentzeko erabakia eta hemendik aurrera hilean behin bilduko den Batzorde Informatibo Orokorra sortzea erabaki zuten. EH Bilduko Gobernu Taldeak atzo iluntzean proposatutako aldaketak, EAJko zinegotziek aldez aurretik egindako eskaerari erantzun nahi dio.

Atxondoko Udalak batzorde informatibo guztiak kentzea erabaki zuen legegintzaldiaren hasieran, legeak derrigortzen duen Ogasun eta diru-kontuetako berezia izan ezik. Erabaki horren arrazoia, sarritan eztabaidatzeko gairik ez egotea eta, ondorioz, batzordeak zuten maiztasuna ez zela errespetatzen argudiatu zuten.

Ohiko batzordeen ordez, unean uneko bilerak egitea proposatu zuten EH Bilduko zinegotziek, ezker abertzaleko eta Eusko Alderdi Jeltzaleko ordezkarien artean adostutako egun, ordu eta tokian.

Hala ere, egitasmo hori ez da inoiz bete eta hala adierazi zuten EAJko zinegotziek azken-aurreko osoko bilkuran. Pleno hartan Arrazolako Udal etxebizitzen ordenantzaren aldaketa egin behar zen eta gaia ez zela aldez aurretik eztabaidatu kritikatu zuten jeltzaleek.

Hileko lehen astelehenean

Batzorde guztiak kentzea eta unean uneko batzarrak egitea “Udaleko batzarrak duten formalismoa” kentzeko helburua zuen, David Cobos alkateak aitortu zuenez. Erabaki horrekin lan egiteko era berri bat probatzea nahi zuten EH Bilduko Gobernu Taldeak.

Saiakera horrek huts egin ondoren, beste proba bat egitea erabaki dute eta bakarra izango den Batzorde Informatibo Orokorra sortu. Bertan arlo eta mota guztietako gaiak landuko dituzte, hirigintza, ekonomia, kultura edo kirola, besteak beste. Eztabaidatutako gaien onarpena edo gaitzestea, hala ere, osoko udalbatzak egingo du.

Batzorde Informatibo Orokorra hileko lehenengo astelehenetan bilduko da, arratsaldeko zazpietan, Udaleko Areto Nagusian. Udaleko bederatzi zinegotziez gain, herritarrak ere bertan egoteko eta iritziak emateko aukera izango dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados