Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Elorrioko Txintxirri Ikastolak urtarrilean hasiko ditu
50. urteurrenaren ospakizunak

Hamarkada bakoitzeko ikasle bana egon zen aurkezpen ekitaldian.

Elorrioko Txintxirri Ikastolak urtarrilaren 11an hasiko ditu 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekimenak, hau da, ikastetxeak ateak ireki zituen egunaren bezperan. ‘50 urte bidea zabaltzen’ goiburuarekin antolatutako ekitaldiak maiatzera arte jarraituko dute.

Ikastolako kide, ikasle, irakasle, ikasle-ohi, irakasle-ohiak batu nahi dituzte gaur egungo Txintxirri ikastolako kideek, ikastetxea dagoen Arespakotxaga/Txintxirri jauregian egindako aurkezpen ekitaldian adierazi zutenez.

Eguaztenean egindako agerraldian, mende erdi honetan ikastolak izan duen ibilbidea gogoratu eta goraipatu zituzten. Ekitaldiaren aurkezpena bost hamarkadatan zehar ikasle izandako bost lagunen artean egin zuten, bat hamarkada bakoitzean jaiotakoa.

Bosten artean azaldu zuten ikastola nola hasi zen; nola izan den eta den aitzindari euskarazko irakaskuntzan eta pedagogian edo nola egin dien aurre sortutako oztopo eta arazoei, “beti ere kalitatezko hezkuntza euskalduna helburu”, Txintxirriko arduradunek adierazi dutenez.

50. urtemugako ospakizunak maiatzean amaituko dira Herriko plazan egingo den urtemugako jaialdi erraldoiarekin. Lehenengo ekitaldia berriz, urtarrilaren 11n Arriola Antzokian egingo den omenaldi ekitaldia izango da. Otsailean argazki erakusketa eta bisita gidatua egingo da ikastolako geletan barrena. Martxoaren 9an bertso afaria egingo dute eta 18an mendi irteera. Apirilean, Musika Eskolak prestatutako abestia aurkeztuko da.

Urtemuga aitzaki hartuta, dagoeneko ikastolan salgai dauden sudadera eta kamisetak egin dituzte. Sudaderak 50 baten diseinua daukate eta kamisetak berriz, ikastolako koloreak argazki zaharrekin nahastutakoak dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados