Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Bizkaikoloreak
AECC Bizkaia
San Agustin Kultur Gunea Durango

Elorrioko Musika Eskolan txistu ikasketak ezartzea eskatu dute herriko danbolinteroek

Elorrioko txistularien bataz besteko adina 50 urte ingurukoa da.
Elorrioko txistularien bataz besteko adina 50 urte ingurukoa da.

Elorrioko Garamenditar Agustin Musika Eskolako ikasketen programan txistu ikasketak ezartzea eskatu dute herriko txistulariek. Guraso eta arduradunen batzarrean egindako eskakizunean, Euskal Herriko Txistularien Elkarteak bidalitako eskakizuna ere irakurri zuten.

Elorrioko Garamenditar Agustin Musika Eskolan, musika hizkuntzaz gain, hainbat musika-tresna irakasten dira, besteak beste, pianoa, gitarra, biolina, zeharkako txirula, saxofoia, tronpeta, klarinete eta trikitia.

Herriko txistulariek egoera hori aldatzea eskatu dute, txistua ez delako inoiz egon zentro horretako ikasketa-planean. Hori horrela izanik, kezkatuta daude “musika eskolak berritu izan direnetik (bereziki 1990eko hamarkadatik hona) gure danbolinteroak eskaintza horretatik kanpoan geratu izan direla”, Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentea den Iñaki Egurenek bidalitako eskutitzean adierazten denez.

Gaur egun, “Elorrioko txistularien bataz besteko adina 50 urte ingurukoa dela” dio Egurenek eta kontuan izanda 18 urtetik beherako txistularirik ez dagoela herrian, “belaunaldien arteko etena gertatzen ari dela esatea behintzat, zilegi zaigu”.

Gainera, “musika eskolatan ez bada, txistulari gazteak hezi eta haztea gero eta nekezagoa dela” deritzo Egurenek eta txistua musika eskolatan ematen den herrietan  berriz, “txistulari gazteak gero eta gehiago dira”.

Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentearen arabera Elorrioko danbolinteroek hainbat hitzordu dituzte herrian urtean zehar. “Hasi erregeetako kabalgataz, Gazetako jaiak, Santa Ageda, Berrio-Otxoa eguna, Santiago Aldapen, San Agustin, iraileko feria, Santa Eufemia, Errebonbillo eguna, Santu Guztiena, Santa Zezilia, Berriozabaletako San Bartolomeak, Olentzero, eta Berrioko San Esteban egunerarte, urte guztian txistu soinua du Elorriok. Besaide dantza taldearekin, Udalarekin berarekin, herriko elkarte eta talde desberdinekin lanean urte guztian”.

Aipatutako guztia eta txistulariek egindako proposamena aintzakotzat hartzea eskatu ondoren, Egurenek  egindako proposamena “seriotasunez” aztertzea eta lantzea eta txistu-danbolinak “beste soinu tresnen antzera” musika eskolan integratzea eta bultzatzea eskatzen du, “hori baita gaur egun txistuaren etorkizuna berma lezakeen biderik ziurrena”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados