Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko igerilekuak normaltasunez funtzionatzen ari dira asteburuko arazoen ondoren

Elorrioko Udalak Elizaldeko Igerilekuetan asteburuan eragina izan zuten arazo teknikoak konpondu ditu eta instalazioak normaltasunez ireki dira gaur. Udalak aukera desberdinak aztertuko ditu eta arazo horien eragina jasan zuten pertsonei kalte hori dagokion proportzioan konpontzeko proposamena egingo du.

Matxura elektriko batek eragindako arazoak zapatuan hasi ziren. “Ordu eta erdiz txirristak zerbitzu barik geratu ziren, eta igerilekuetako ontzien balio kimikoak kontrolatzeko sistemak ere jasan zituen eraginak”, Udaletxik adierazi dutenez. Modu berean, akats elektrikoak kanpoko dutxetan arazoak eragin zituen, eta igandean funtzionatu  barik egon ziren.

Dani Palacios Elorrioko Udaleko Kirol zinegotziak barkamena eskatu die erabiltzaileei “sortutako  eragozpenengatik”, eta arazoak eragindako “erreklamazioei erantzuteko lanean ari gara”, adierazi du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. igerilari

    ez ditut Elorrioko igerilekuak ezagutzen.
    "Elorrioko bertako gazte askori jartzen zaizkie zigorrak arauak ez betetzearren, baina batzuekin ez zarete ausartzen." nortzuk dira beste hoiek?

    Deja una Respuesta
  2. Elizalde

    Arazo horiek konponduta egotea ondo dago, baina bestelako arazoak daude igerileku horietan eta denon ahotan daude: eguna joan eta eguna etorri, elkarbizitza urratzen duen jendea dago, ez du araurik betetzen, ez du jendea errespetatzen,… mesedez. Ez begiratu beste aldera. Heldu arazoari. Arazo horri heltzea ez da arrazista izatea, berdin da nork edo zein talde sortzen dituen arazoak, berdin da nondik datorren, non sortua den…. berdin-berdin. Arazoari heldu egin behar zaio. Elorrioko bertako gazte askori jartzen zaizkie zigorrak arauak ez betetzearren, baina batzuekin ez zarete ausartzen. Zergatik? Zergatik merezi dute horiek tratu berezia? Mundu guztiak bete behar ditu gutxieneko batzuk. Azkenean, eurak geratuko dira igerilekuan, eurak bakarrik. Jaun eta jabe.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados