Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko hainbat kale moztuko dira bihar Munduko Paracycling Txapelketa dela eta

Lasterketen arduradunak eta Elorrioko Udaleko ordezkariek aurkeztu zituzten zapatuko lasterketak.
Antolakuntzako eta Elorrioko Udaleko ordezkariek aurkeztu zituzten biharko lasterketak.

Munduko Paracycling Txapelketaren lasterketak direla eta Elorrioko hainbat kale itxiko dira bihar, trafikoan zein autobus eta gainontzeko zerbitzuetan aldaketa nabarmenak eraginez. Goizeko 10.45an hasiko dira probak baina erdialdeko trafikoa erabat moztuko da 10.15etik 13.15era bitartean eta 14.30etik 19.30ra bitartean.

Zazpi proba lehiatuko dira Elorrion, guztiak hand-bike eta triziklo espezialitateetakoak eta gainontzeko modalitateak gaur Gasteizen eta etzi Bilbon eta Mungian jokatuko dira. Lasterketetan desgaitasun kognitibo edo motorra duten txirrindulariak hartuko dute parte

UCI txirrindularitza elkarteko egutegian dagoen proba honetara  24 herrialdeetako 130 kirolari gerturatuko dira, Europatik etorritakoak zein Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Costa Rica, Hegoafrika, Israel, Japonia, Kanada, Kolonbia, Peru, Venezuela eta Zeelanda Berrikoak.

Elorrion jokatuko diren probetako irteera eta helmuga Elizburu kalean kokatuko dira. Ibilbidea Urkizuaran kaletik, Arrasate Etorbideko bidegurutzetik, N-636 errepideko lotunetik, saihesbidetik, San Agustingo biribilgunetik eta San Fausto zein San Pio X.a kaleetatik igaroko da.

Horrez gain, Ibaikua, Elizburu (ferixagunea) eta Nizeto Urkizuko aparkalekuak itxita egongo dira. Argiñeta Etorbidea kalea –Padura kaleko bidegurutzetik Nizeto Urkizura arteko bidegurutzera arte–, Nizeto Urkizu kalea –Argiñeta Etorbideako bidegurutzetik Telefonica-ko eraikinera arte– eta Berrio Otxoa kalea ere itxi egingo dira. Azkenik, Ibaikua kalea ere moztu egingo da, nahiz eta Eroskira arteko eta udako igerilekuetara arteko errepideak zabalik izango diren.

Autobus geltokien aldaketa

Elgeta eta Berriz arteko ordezko bidea Anduetxeta-NizetoUrkizu-Padura-Argiñeta Etorbidea kaleen artean egingo da. Horrez gain, eta beti ere lasterketaren egoerak ahalbidetzen duen heinean, Ibarrako zubiaren eta Goieta kalearen arteko errepidetik igaro ahalko da.

Trafikoan egingo diren aldaketak direla eta, bertan behera geldituko dira ohiko autobus geltoki biak, San Pio X.ekoa eta Kurutziagakoa hain zuzen. Probak irauten duten artean Betsaide kalean (Nissan tailerraren parean) egongo den geltoki bakarra egongo da. Taxien geltokia berriz, San Pio X kalen egongo da, taxi geltoki zaharrera hain zuzen.

Ekitaldiak eragin ditzakeen zirkulazio-arazoak direla eta, udal arduradunek pazientzia eta ulermena eskatu diete bizilagunei: “Ospakizun eguna izatea espero dugu. Gutxitan ikusiko dugu garrantzi honetako ekitaldi bat Elorrion, beraz herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu egunaz gozatzera”, adierazi du Dani Palacios kirol arloko zinegotziak.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados