Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Elorrioko Buzkantza Jaiak odoloste eta pintxo egile onenak sarituko ditu aurten ere

Elorrioko Buzkantza Jaiak odoloste eta pintxo egile onenak sarituko ditu aurten ere

Elorrioko Udalak Iturrizoro Elkartearen laguntzarekin antolatutako Buzkantza Jaiak hirugarren edizioa burutuko du igandetik asteartera bitartean eta aurten ere odoloste ekoizle onenak eta pintxo egile onenak sarituko ditu. Hiru egunetan zehar dastaketak ere egongo dira eta egitaraua osatzeko herriko dendarien merkatua eta Ekoizle eta Artisauen Azoka jarriko dira.

Bi lehiaketa izango ditu aurten ere Buzkantza Jaiak; batek, odoloste ekoizle onena aukeratuko du, eta besteak jaki horrekin egindako pintxo onena sarituko du. Lehiaketa bakoitzak bi irabazle izan dezake, bata herritarren botoen bitartez aukeratuko baita eta bestea epaimahai profesionalak aukeratuko du.

Azken honetako kideak Zornotzako Jauregibarria jatetxeko Beñat Ormaetxea, Durangoko Saltsan Katerineko Iñaki Uribe, Durangoko Kobika jatetxeko Iñigo Kortabirtarte, Atxondoko Akebasko jatetxeko Iñigo Fuentes eta Elorrioko Narru jatetxeko Juan Ranilla sukaldariak izango dira.

Odoloste egileen lehiaketa igande goizean burutuko da, 12.00etatik 14.30era Buzkantz, Alkartu, Pitxar eta Lagun Toki elkarteetan. Lehiaketa barazki-odolosteena izango da, hau da, txerriaren gantz eta odolarekin eginak eta tripa naturalean hestebeteak. Osagarriak kipula eta porrua izan behar dira eta espeziak erabiltzea hautazkoa da eta arroza izanez gero, gehienez %10ekoa izango da.

Lehiaketara aurkeztutako ekoizle guztien artetik, lau buzkantz aukeratuko dira azken aukeraketa egiteko. Herri-dastaketan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik 5 euroko tiketa erostea Turismo bulegoan, eta berarekin lau pintxo probatzeko aukera egongo da ardo beltza edo urarekin lagunduta.

Lehiaketa bakoitzeko irabazleak 200 euroko saria eta ‘Buzkantza Jaia 2015’ diploma jasoko du, eta epaimahai profesionalak aukeratutako beste hiru finalistak diploma bana jasoko dute.

Herritarrek 14.30ak arte bozkatu ahal izango dute eta botoa emandakoen artean EMEk eta Eroskik oparitutako erosketa-kupoiak zozketatuko dira.

Pintxo lehiaketa

Odoloste pintxo lehiaketa berriz, igandetik astearte eguerdira bitartean egingo da eta bertan Txirri, Gari, Lejarazu, Batzokia, Parra, Xara eta Tanger tabernak hartuko dute parte. Lehiaketako pintxo bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da.

Atal honetan ere bi irabazle izango dira eta maila bakoitzeko txapeldunak 200 euroko saria eta ‘Buzkantza Jaia 2015’ diploma eskuratuko ditu.

Buzkantza Jaia EME-Elorrioko Merkatarien Elkarteak igande egun osoan plazako frontoian jarriko duen ‘Elorrioko dendak erakusgai’ ekimenarekin eta astearte goizean toki berean egongo den Ekoizle eta Artisauen Azokarekin burutuko da.

Buzkantza Jaia dela eta, Elorrioko Eroski Center-ek %25-eko deskontuak egingo ditu bertako zenbait produktuen erosketan. Abenduaren 4tik 7ra mugatuta dagoen eskaintza honetan, denda horretako bezeroek deskontuak izango dituzte zenbait ekoizleren odolosteak, ogia edo mondejua erosterakoan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados