Elorrioko Gobernu Taldeak 7,8 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du 2021 urterako eta herritarren ongizatea lehenesteko helburuarekin %56a igoko du gizarte-arloko kapitulua. Ogasun batzordeari aurkeztutako proposamena udalbatzak onartu beharko du.
Aurreikusitako aurrekontua egiteko orduan Udal ordezkariek kontuan izan dute udalak jasoko duen diru kopurua 1.288.000 eurotan jaitsiko dela, hau da, %14,11a. Hala ere, “izaera soziala” duten proposamena aurkeztu dute “osasun krisiaren ondoriozko egoera sozialei eta ekonomikoei” aurre egiteko helburuarekin, Gobernu Taldeko kideek esanetan.
2021eko aurrekontuetan egongo den aldaketa esanguratsuenetako bat inbertsioen atalean egongo da ohiko gastua ez den oro ia guztiz murriztuko delako. “Horrek ez du esan gura ez dugunik inolako proiekturik gauzatuko. Urteak aurrera egin ahala, egoerak horretarako aukera ematen badu, gerakinarekin inbertsioak egingo ditugu”, Idoia Buruaga alkateak aurreratu duenez.
Hala ere, Udalaren lehentasun bakarra “pertsonen ongizatea da”, Buruagaren arabera. Hori dela eta, tokiko elkarteen diru-laguntzak eta bestelako laguntzak jarraipena izango dute eta gizarte-arlora zuzendutako kopurua %56a igoko da, aurtengo 153.000 euroetatik datorren ekitaldiko 240.000 euroetara pasatuz.
Aurrekontuan aurreikusitako berrikuntzetako bat udalerriko gune historikoan zuntz optikoa instalatzeko diru-laguntza lerro berria sortzea planteatu da.
Tokiko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko aurten bideratutako 15.000 euroko partida handitzea aurreikusten da. “Ekintzaileei lagundu gura diegu, jarduera bat hasi dezaten edo belaunaldien arteko errelebuaren bitartez dagoeneko martxan dauden saltokiei jarraipena eman diezaieten”, zehaztu du alkateak.
Ongizatea kalean dendak zabalik egotea ere bada. Tristurak akabatuko gaitu! Pandemia baino lehenagokoak dira jubilazioak. Dendarien jubilazioa zuen agendan egon behar da. Ez da zuen errua, baina zuen ardura bai. Dendari barik, Elorrio hilda dago.
Komertzioaren ixteak politikoen errua darama? Agian jendeak, herrian gehiago kontsumituko balu… Baina, nola ez, errua politikariei leporatzea errazagoa da.
Amazon, Zara eta horrelakoetan erosi beharrean, badakigu non erosi, herria hilik gera ez dadin.
Komertzioaren ixteak politikoen errua darama? Agian jendeak, herrian gehiago kontsumituko balu… Baina, nola ez, errua politikariei leporatzea errazagoa da. Amazon, Zara eta horrelakoertan erosi beharrean, badakigu non erosi, herria hilik gera ez dadin.