Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Elorrio inguruko mendi tontorretara igoko da Erdella Mendizale Taldearen XXI. Bira

 

La XIX Bira tendrá dos recorridos diferenciadosErdella Mendizale Taldeak domekan ospatuko den Elorrioko Biraren XXI. edizioa antolatu du eta ohikoa denez zailtasun desberdineko bi ibilbide prestatu ditu. Bata, luzea, inguruetako mendi tontorretara igoko da eta goizeko 7.30ean abiatuko da Herriko plazatik eta bestea, laburragoa, 9.00etan irtengo da leku beretik.

Ibilbide luzeak 32 kilometro inguruko luzera du eta parte hartzaileek Memaia (679 metro), Atxaurrutxagane  eta Erdikoatxa igo ondoren 1117 metro altuera duen Udalaitz mendiko tontor gaina gainditu behar dute. Ondoren Ansola, Intxorta (737 metro), Erdella (683 metro) eta Berriozabaleta zeharkatuko dituzte berriro Herriko plazara heldu aurretik.

Ibilbide laburrak berriz, 17 kilometro inguruko luzera du eta Herriko plazatik abiatu ondoren Memaia eta Santa Luziako tontorrak zeharkatuko ditu. Ibilbidea Kanpazarrera gerturatuko ondoren eta amaiera Herriko plazan izango da.

Erdellak antolatutako ekimen hau ez da lehiakorra, “oinen ibiltzeko da eta ez lasterketa egiteko” antolatzaileen arabera. Hala ere kontroletako zigiluak dituzten partaideei diploma bana emango zaie.

Ibilbidean kokatuko diren kontrol postuez gain, anoa lekuak eta osasun-postuak jarriko dituzte antolatzaileek hainbat tokitan eta biraren amaieran dutxak erabiltzeko aukera egongo da.

Bira honetan parte hartzea doakoa bada ere bertaratzen diren mendizale guztiek izena eman behar dute. Aldez aurretik erdellamt@erdellamt.com posta elektronikoan edo 946582179 (erantzungailua) eta 675713708 telefonoetan, edo egunean bertan irteera puntuan, goizeko 6.30etatik 7.30etara bira luzea egitea nahi dutenak, eta 8.30etatik aurrera ibilbide laburra egitea nahi dutenak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados