Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Elkartasun Jaialdia antolatu du Kainaberak iganderako

Elkartasun Jaialdia antolatu du Kainaberak iganderako

Elkartasun Jaialdia antolatu du aurten ere Elorrioko Kainabera Elkarteak . Datorren domekan, abenduaren 18an izango da Hilario Azkarate frontoian, goizeko 12.00etatik aurrera, eta bertan zortzi taldek parte hartuko dute. Jaialdian batutako diruarekin, Boliviako Oruro eskualdera giza laguntza bidaltzeko proiektu bat bultzatuko da.

Duela hamaika urte Ertamerika kaltetu zuen Mitch urakana zela eta sortu zen Elorrioko elkartasun jaialdia. Harrezkero, urtero antolatu da, herritarren parte hartzearekin. “Azken urteotan, baina, txiki geratu da Arriola gure betiko aretoa, eta iaz bezala, aurten ere Hilario Azkarate Frontoian egitea erabaki dugu”, aurreratu dute Kainaberatik.

Aurtengo jaialdian zortzi taldek parte hartuko dute: Agustin Garamendi Musika Eskola, Besaide dantza taldea, Durangaldeko Txistulariak, Eduber dantza akademia, Elorrioko Institutua, La Esperanza nagusien elkartea, Lourdesko Ama ikastetxea eta Txintxirri ikastola, hurrenez hurren.

 

Janari eta jostailu bilketa

Elorriar hauen musika entzuteaz gain, Boliviako Oruro eskualdera giza laguntza bidaltzeko proiektu bat bultzatuko da. Jaialdian batutako diru laguntzarekin kontenedore bat bidaltzeko izango da.

Bestalde, datorren astetik aurrera janari eta jostailu bilketa hasiko dute Boliviako Oruro eskualdera giza laguntza eramateko. “Jolas duinak, ez sexistak eta belikoak ez direnak ekartzea eskertuko genuke”, gonbidatzen dute.

Bilketa abenduaren 19tik urtarrilaren 4ra egingo da, Eroskiko parking ondoko lonjan, 10.00etatik 13.00etara eta arratsaldez 17.00etatik 20.00etara.

 

DURANGON. Elorrioko albisteak

 

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados