Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

El Papus aldizkariari buruzko erakusketa ikusgai Elorrion

El Papus aldizkariari buruzko erakusketa ikusgai Elorrion

Bere izaera ‘aldizkari satiriko eta neurastenikoa” bezala definitzen zuen El Papus aldizkariari buruzko erakusketa izango da ikusgai Elorrioko Iturri Kultur Etxeko erakusketa aretoan, otsailaren 13a arte. ‘El Papus, atentatu baten anatomia’ deituriko erakustaldia astegunetan izango da ikusgai goizeko 9.00etatik gaueko 21.00etara.

Erakusketa honetan aldizkariak argitaratutako orrialde esanguratsuenekin batera, osorik ikus daitezkeen El Papusen zenbait ale eta auzitegiek berari buruz emandako zenbait epai ere ikusgai dira.

El Papus aldizkaria 1973ko urriaren 20an jaio zen eta hamalau urtez iraun zuen. Astekari bezala sortu bazen ere, 1986an hilabetekari bihurtu zen. Merkatu bereko umorezko astekari nagusiekin alderatuta kalitate estetiko txikiagoa bazuen ere, garai hartako gaitzen -puritanismoa, errepresioa, erlijioa eta polizia- aurkako erasoen bortizkeriak nabarmendu zuen besteetatik.

Ordura arte, ezta beranduago ere, inor ez zen hain urrun joan ezarritako balioei hain umore beltz, basati, itsusi zale eta anarkistaz erantzunez.


Atentatu terrorista

Aldizkari umoretsu horrek berezko zituen ezaugarriak zirela eta, zenbaki bat epailearen zainpean utzi zuten et lau hilabeteko bi etenaldi izan zituen bata 1975ean eta bigarrena hurrengo urtean. Hori guztia nahikoa ez balitz, 1977ko irailaren 20an bonba-pakete bidezko atentatu terrorista bat jasan zuten, non Joan Peñalver langilea hil eta beste hamazazpi langile zauritu ziren.

El Papus-ek, eraso erreakzionarioak gorabehera, beste bi hamarkada gehiagoz jarraitu zuen bere ibilbide ausart eta oldarkorra. Azkenean, intelektualen desilusioak eta merkatuaren interesik ezak lortu zuten faxistek lortu ez zutena.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados