Sukia
 
Loiola
Sukia
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangaldeko Mankomunitatea
Uda Giro Durango

“Ekitaldi zirraragarria izango da, eta ilusioz biziko dogu”

Karmengo jaiek hasiera berezia izango dute aurten, eta lehen aldiz urte askotan pregoia partekatua izango da. Protagonistetako bat Karmengo Ama ikastetxea izango da, eta horregatik “oso pozik eta eskertuta” daude.

75. urteurrena ospatzen ari badira ere, Itxaso Iriondo zuzendariak ziurtatu du sorpresa handia izan dela eta ez zutela espero jaiei hasiera emateko aukeratuko zituztenik. “Erantzukizun handia da, zalantzarik gabe. Mikrofonotik esango dugun guztia herri osoak entzungo du, eta gainera, Carmelitas Misioneras Teresianas familia osoaren izenean hitz egingo dugu. Horrek ardura handia ematen digu, baina baita harrotasuna ere”, adierazi du.

Ekitaldi partekatua izango den arren, Karmengo Amak bere “estiloa” txertatu nahi izango du dagokion pregoi zatian. “Guretzat garrantzitsua litzateke ekitaldi parte-har­tzailea izatea, CMT osatzen dugun guztiok identifikatuta eta ordezkatuta senti gaitezen. Argi daukaguna da ekitaldi zirraragarria izango dala, eta ilusioz biziko dogula”, azaldu du Iriondok.

Hilaren 15era arte itxaron beharko dute zornotzarrek mezuaren nondik norakoak ezagutzeko, baina zuzendariak ez du aipatu gabe utzi nahi euren “izaera eta egiteko era kontuan hartuz, zornotzarrek jaiak errespetuz bizitzea” gustatuko litzaiekeela, hau da, “besteekiko eta ingurumenarekiko errespetua adieraziz”. Azken finean, herriko hainbat eta hainbat belaunaldik ikastetxean ikasitakoa “praktikan jartzen” dutela ikusi nahiko lukete. Izan ere, azken 75 urteotan Karmengo Ama ezinbesteko zutabea izan da zornotzarren hezkuntzan. “Amorebieta-Etxano herria dan modukoa da, neurri batean, gure ikastetxeari esker”.

Azken ikasturtean 600 bat ikasle igaro dira eskolako geletatik. Halere, Karmengo Amaren hasierak “ez ziren errazak izan”. Kontuan hartu behar da karmeldar ahizpek “hamar urtez” borrokatu behar izan zutela Amorebietan ikastetxea errealitate bihurtzeko. “Haien ahaleginari esker, gaur egun CMT familia osatzen dugun guztiok proiektu hau bizitzeko aukera dugu”, adierazi du zuzendariak.

Etorkizuna ilusioz

Iriondok azaldu duenez, beti saiatu dira “adi egoten, herriak izan zitzakeen beharrei aurrea hartu ahal izateko eta, horrela, erantzun egokia emateko”. “Gure helburua beti izan da Amorebietaren ondoan egotea, une bakoi­tzean behar dena eskaintzeko prest agertuz”, zehaztu du. Oinarri sendo horrekin “etorkizuna ilusioz” ikusten dute. “Kate horrek etorkizunerako indarra du”, zehaztu du.

Txupinazoa jaurti ostean, 13 eguneko ospakizunaz gozatu ahal izango dute herrikideek. “Gure komunitatearentzat, jai­etako ezinbesteko hitzorduak dira gu geu protagonista garen ekitaldiak: jaien hasiera, marmitakoa, umeen danborrada, haurrentzako jolasak… Ekitaldi horiek bereziak dira guretzat”, azpimarratu dute ikastetxetik. Horiek izango dira, hain zuzen ere, aurten galduko ez dituzten hitzorduak, baina badago jaietatik aldatuko luketen zerbait: “sortzen dogun zabor kopurua”. “Eskertzekoa da goizean goiz garbiketa zerbi­tzuak egiten dauan ahalegina gure herriko kaleak garbi-garbi aurkitu ahal izateko”, nabarmendu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados