Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Ehun gaztetxotik gora parte hartuko dute Zornotzako Haur Antzerki Topaketan

Ehun gaztetxotik gora parte hartuko dute Zornotzako Haur Antzerki Topaketan

6 eta 14 urte bitarteko ehun gaztetxotik gora parte hartuko dute lehenengo Haur Antzerki Topaketan. Amorebieta-Etxanoko Udala eta Markeliñe konpainiaren eskutik datorren ekimenak, zazpi taldeen ikuskizunak eskainiko ditu datorren ostiralean. Lehen Hezkuntzara zuzenduta dauden saioak Zornotza Aretoan izango dira, 19.00etatik aurrera, eta sarrerak prezio sinbolikoa izango du, euro batekoa.

Alde batetik, Larrea Ikastetxeko bi talde izango dira topaketan, ‘Hau lapurketa bat da’ eta ‘Barrerik egiten ez zekien printzesa’ ikuskizunekin.

Andra Mari Ikastolak, berriz, bi talde izango ditu. Beraien proposamenak ‘Museolandia’ eta ‘Hegazkin zoroa’ izango dira. Karmengo Ama Ikastetxetik ere bi talde arituko dira. Horretarako ‘Euskogiltzak’ eta ‘Guztiok bat’ ikuskizunak prestatu dituzte. Azkenik, El Carmelo ikastetxetik talde bat aurkeztu da, ‘Inmi-Tan-Gran’ lana prestatuz.

Andoni Agirrebeitiak, alkate ordeak azaldu duenez Topaketaren aurkezpenean, “ikasturte osoan zehar proiektuan parte hartu duten ikastetxeetan, Markeliñe konpainiaren zuzendaritzapean, burututako lanaren fruitua ikusteko aukera iznago da bertan”.

 

“Kulturan inbertitu”

Agirrebeitiak aurreratu duenez, “polita eta aberasgarria izango da”. “Zornotzan kulturan inbertitzen dugu, eta eskualdean herri artistikoa izateagatik bereizten gara”, azpimarratu du.

Joserra Martinezek Markeliñe taldetik azaldu duenez, talde bakoitzak 10-15 minutuko ikuskizuna oholtzaratuko du datorren ostiralean. “Hezkuntzarako lanabesa izan daitezke eszena-arteak, eta horregatik erabaki genuen proiektu hau abian jartzea. Jarduerak lagungarri gertatzen dira pertsonen garapenean, adierazpenerako eta komunikaziorako gaitasunak areagozten dituzte, eta tolerantziaren eta giza harremanen aldeko jarrerak sustatzen”.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados