Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangon hasiko da domekan ‘2016 bidea’ ekimeneko 6. etapa

Durango eta Otxandio lotuko ditu '2016 bidea'ren 6. etapak, 17 kilometroko ibilbidearekin.
Durango eta Otxandio lotuko ditu ‘2016 bidea’ren 6. etapak, 17 kilometroko ibilbidearekin.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren inguruan antolatutako ‘2016 bidea-Ibilian egiten da kultura’ ekimenak, 32 mendi-etapaz eta 100 ekintza kultural baino gehiagoz osatutako ibilbidea prestatu du. 6. etapa domekan  egingo da Durango eta Otxandio artean eta tarte horretan dauden 17kilometroko ibilbidean, mendiaz eta kulturaz gozatzeko denbora izango dute ibiltariek.

Partaideek goizeko 9.30ean abituko dira eta lehengo geldialdia Etxaburuko Dorrean egingo dute, bertan kondairaren istorioa entzun eta ikusiko dute KontuKantoi ipun kontalari eta marrazkilariaren eskutik. Eguerdian berriz, Urkiolako Santutegiaren bertso bidezko azalpenaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

‘2016 bidea’ martxoaren 27an hasi zen, eta “orain arteko parte-hartzeak espektatiba guztiak bete ditu”, antolatzaileen arabera. ‘Ibilian egiten da kultura’ goiburupean, herritarren interesa piztu du egitasmoak mendizaletasuna eta kultura bezalako bi diziplina uztartzen ditu. Lehen 2 etapetan 230 lagun baino gehiagok eman dute izena.

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Club Vasco de Camping Elkartea daude proiektu honen sustatzaileen artean. Gainera, Giroa Veoliaren babesa eta Insalusen laguntza ere baditu proiektuak.

2016 bidea, ondarea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natura Ingurunearen Zuzendaritza Nagusiak ere lagundu du proiektu hau aurrera ateratzen, ibilbideak zeharkatzen dituen GR eta PRak konponduz.

Lankidetza horretatik, Donostia 2016k utziko duen ondareetako bat sortu da. Aurten egingo den ibilbide honetatik haratago ikusi nahi izan dute Aldundiak eta Donostia 2016k, eta horretarako DSS2016EU GR SAREA sortu dute elkarrekin. Ibilbide luzeen sare horrek Gipuzkoako zazpi GR nagusiak lotzen ditu.

Horrela, bideak ondo prestatuta eta seinaleztatuta daudenez, Gipuzkoako Naturagune Babestu guztiak oinez bisitatu ahal izango dira, etenik gabe. Zabaldu diren bide berriei esker, ondare natural eta kulturala aberastuko da eta bizimodu osasuntsua eta ingurumenarekiko errespetukoa sustatuko dira. 2016 bidea amaitzen denean, urria bukaeran, ondare horren aurkezpena egingo da eta zehaztasun gehiago emango dira.

Izen-ematea, 20.00etan amaitzen da

‘2016 Bidean’ parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da eta gaur, apirilak 29an, arratsaldeko 20.00etan amaituko da epea. Gehienez ere 150 parte-hartzaile egongo dira etapa bakoitzean. Izena ematearen kostua 7 eurokoa da pertsonako. Ikasleek, jubilatuek eta DSSinnovako parte-hartzaileek % 20ko deskontua izango dute; langabetuek % 50koa. Joan-etorriko autobus-zerbitzua eta istripu-asegurua barne hartzen ditu kuota horrek.

Izen-ematea Otxandioko Miru Gain mendi-taldearekin harremanetan jarriz (656 757 713) edota Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren webgunean, Donostia 2016ren infopuntuan (Alderdi Ederren) egin daiteke.

Ekimen honetan parte hartzeko bi autobus irtengo dira Donostiako autobus estazio berritik goizeko zortzietan. Beste bat Otxandioko Ospital kaletik irtengo da ordu berean eta Mañariko Udaletxearen plazan egingo du geldialdia 8.30ean. Itzulerako autobusak 17.30ean irtengo dira Otxandioko Hontzaextrem abentura parketik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados