Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Durangon euskararen erabilera bultzatuko dituen hizkuntza politikak “beharrezkoak dira”

Guillermo Oarbeaskoa, Aitziber Irigoras eta Eneritz Iza.
Guillermo Oarbeaskoa, Aitziber Irigoras eta Eneritz Iza.

encuesta1encuesta2encuesta3‘Salerosketak be, euskeraz’ proiektua garatzen duen ITG Taldeak, Durangoko merkataritza arloan egindako bigarren inkestako emaitzak argitaratu zituen atzo, eta ikerketa horren arabera “argi ikus daiteke Durangoko udalerrian euskararen erabilera bultzatuko dituen hizkuntza politikak beharrezkoak direla bi hizkuntzen arteko elkarbizitza normalizatze aldera”.

ITG Taldeak egindako lehen inkesta 2013ko azaroan egin zen. Orduan, Durangoko merkatariek izan ziren inkestako galderak erantzun zituztenak. Oraingoan berriz, Durangoko herritarrek beraien egunerokotasunean, eta batik bat erosketetan, duten hizkuntza ohiturak aztertzen dira.

Guztira 890 inkesta egin ziren 2016ko ekainaren 13tik uztailaren 20ra bitartean, hauetatik 743 kale inkesta izan ziren eta gainontzeko 147ak on-line erantzun ziren. Durangoko bezeroen artean egin berri den inkestak aurrekoan merkatarien artean egindako datuak berretsi ditu; hau da, euskararen ezagutza erabilerarena baino nabarmen handiagoa dela. Gainera, 2011n EUSTATek argitaratutako emaitzen antzekoak dira.

Durangoko udalerrian euskara ezagutzen dutenek %60-70 ingurukoa bada ere, etxean erabiltzen dutenen portzentajea %40koa da eta kalean euskaraz mintzatzen direnen batezbestekoa %20ra jaisten da. Eguneroko erosketen esparruan berriz, bezero-merkatari arteko euskararen erabilera %10-30era mugatzen da.

Merkatariei 2013an egindako inkestaren arabera, %75ak gai ikusten zuen bere burua euskaraz eguneroko zerbitzua eskaintzeko, baina gaztelaniaz mintzatzeko ohitura erakusten zuten gehien bat eta euskararen erabilera ohikoa merkatarien %32ra eta bezeroen %18ra mugatzen zen.

Bezeroen artean uda aurretik egindako inkestak, erosketak egiterako orduan dituzten hizkuntza-gaitasunak ere aztertzen ditu. Horren arabera bezeroen %67,5a gai ikusten da euskaraz eguneroko erosketak egiteko; %12,8a erdizka eta %19,7ak ez du bere burua gai ikusten. Gainera, %79,5ak euskaraz komunikatzeko aukera izatea eskertzen du eta %17,2ri berdin dio.

Erosketa ohiturak

Hizkuntz erosketa ohiturak ezagutzeaz gain, ITG Taldeak egindako ikerketaren bidez bezeroen erosketa ohiturak eta ‘Salerosketak be, euskaraz’ ekimenaren oihartzuna jakin nahi zen.

Jasotako datuen arabera, inkestatutakoen %76,6k Durangon egiten dituzte bere erosketa denak edo gehienak, %17,1ak Durangon eta kanpoan antzera, eta %6,4k denak edo gehienak Durangotik kanpo.

‘Salerosketak be, euskaraz’ ekimenaren ezagutza maila berriz, %46,4koa da, %53,6ak ez duela ezagutzen erantzun baitu.

Inkestaren datuak ezagutzera emateko prentsaurrekoan, Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Eneritz Iza ITG Taldekoa eta Guillermo Oarbeaskoa Dendak Bai elkarteko mahaikidea azaldu ziren. Irigorasen arabera “beharrezkoa da arnasguneak zabaltzea, euskara egunerokotasunean erabiltzeko”.

Izak berriz, egitasmo honi erakundeak, dendak eta enpresak, DURANGON.COMek tarteko, emandako laguntza eskertu zuen eta ekimenaren helburu nagusia gogoratu zuen, “bezeroek eta merkatariek euren salerosketetan euskararen erabilera” bultzatzeko ahalegina egin behar dutela, hain zuzen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados