Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Durangon erosketak euskaraz egiteko bideo laburren lehiaketa antolatu dute

Durangon erosketak euskaraz egitera animatzeko bideo laburren lehiaketa antolatu du ITG taldeak. Lanak igotzeko azken eguna datorren maiatzaren 5a izango da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek bideo laburrak editatzeko bi saio praktiko izango dituzte. Lehenengoa bihar ospatuko da, eta bigarrena hilaren 14an, Landako Elkartegian, arratsaldeko 17.00etan.

Bideo lehiaketak sari  bi bananduko ditu: aldeko botu gehien jasotzen dituen bideoa eta epaimahaiaren saria. Sariak Ipad bi izango dira, eta horretaz gain, ekimen honetara aurkezten diren bideoek Bizkaia mailan antolaturiko ‘K-movie’ lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.

Edozeinek parte ahal izango du lehiaketan, bai bakarka nahiz taldeka, eta bi minutu baino iraupen laburragoa izan beharko dute bideoek. Lanak igotzeko azken eguna, datorren maiatzaren 5a izango da.

 

Bi saio praktikoak

“Lehenengo edizioa hau euskarazko erosketekin erlazionatuta dago. Duela urte bete ipad-ak zozkatzen dituen egitasmoa martxan jarri genuen, eta lehiaketa honen helburua kanpaina hori sustatzea da. Ondo ateratzen baldin bada, aurrerantzean errepikatuko dugu beste gaiekin, baina beti euskararekin erlazionatuta”, azpimarratu du Endika Gandariasek, ITG Taldeko bozeramaileak.

Bi saio praktiko antolatu dituzte antolatzaileek parte hartu nahi dutenek mugikorrarekin bideo laburrak nola sortu ikasteko. Saioak adituak diren profesionalak emango dituzte. Izena emateko telefono honetara deitu behar da: 94 466 86 10 (Zuriñe).

Informazio gehiago: www.bizieuskeraz.com

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados