Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko zidarginen izpiritu saltseroa erreibindikatzen du ‘Plateru’ ikuskizunak

Durango-Plateru-IkuskizunaXVIII. mendeko azken urteetan eta XIX.aren lehen herenean ospetsuak izan ziren Durangoko zidarginak edo plateruak abiapuntu hartu eta ikuskizuna prestatu du durangar talde batek. Herritik eta herriarentzako sortutako proposamen honen bidez, pertsonaia haiek “nortzuk ziren ezagutzera eman nahi dugu, jende askok ez duelako beraien berri”, ‘Plateru’ ikuskizunaren sortzaileetakoa den Aritz Lasargurenen esanetan.

Orain dela urte bete Ixone Aromarekin batera landutako ideia, maiatzean hasi ziren gorpuzten eta lau hilabeteko prestaketen ostean domekan eskainiko dute lehenengo agerraldia, arratsaldeko zazpietan, Plateruena kafe antzokiaren XIV. urteurrenaren ospakizunean.

Durangoko plateruen ideia abiapuntu hartuta, ikuskizunaren gidoia idatzi zuen Erika Lagomak eta, musika sortu duen Matxalen Ertzillarekin eta Lasargurenekin batera, ‘Plateru’ren zuzendaritzaz arduratu da. Sortzaileen asmoa “ez zen ikuskizun historikoa egitea”, baizik eta tradiziotik etorritako dantza eta musika gaur egungo mugimenduekin zein soinuekin uztartzea. Horregatik, eszenatokian azalduko diren 17 partaideek hitzak eta bi garaietako musikak eta dan­tzak uztartuko dituzte.

Oso saltseroak

Dantza garaikidetik datozen Uribarri Atxotegi eta Ane Gabilondorekin batera, dan­tza tradizionala landu duten Maider Zubizarreta, Eneko Txintxurreta, Beñat Martinez, Patricia González, Josu Fernandez, Leire Sagastagoia, Uxuri Gallastegi zein Lasarguren eta Lagoma azalduko dira. Musikariak berriz, Juan Antonio Aroma, Jone Ertzilla, Izaro Ertzilla, Iker Hernandez, Irati Sanz eta Matxalen Ertzilla izango dira.

‘Plateru’k proposatzen duen bi garai desberdinen arteko uztartzeaz gain, zidargin haien aitor­tza zein gaur egungo aldarrikapenak tartekatu nahi ditu. Plateruek, historikoki, Juan Cruz eta Antonio de la Fuente izan dira, nahiz eta beste hiru anaia izan. Juan Cruz koplagile eta soinulari trebea zen eta Antonio, berriz, dantzari bikaina. Biak ala biak grazia berezia zuten eta oso saltseroak omen ziren.

“Sarritan gertatu den moduan, emakumeak historiatik baztertuak izan dira eta horrek nondik tiratzeko hari bat eman digu”

Bi anaiekin batera, arreba bat ere dantzan aritzen zela aurkitu du aspaldiko testuetan Marisa Barrenak. Hariari tiraka, berau Maria Francisca Escolastica zela jakin du eta ‘Plateru’ ikuskizuneko sor­tzaileek emakume hori ere omendu nahi izan dute agerraldiarekin. “Sarritan gertatu den moduan, emakumeak historiatik baztertuak izan dira eta horrek nondik tiratzeko hari bat eman digu”, azpimarratu du Lasargurenek.

Plateruen erreferentzietatik abiatutako sorkuntza honek, “egungo jendartearekin loturak eta hausnarketak proposatzen ditu”, Lagomaren arabera. Horregatik, “Durangoko plateruen ekarpenak lez, dantza, hitza eta zuzeneko musika ditu oinarrian, eta pasarte batzuetan multimedia baliabideek janzten dute kontakizuna”.

Plateruen filosofiari helduta, “gu, nolabait, beraien ondorengoak garelako eta euretatik zer edo zer dugula kontuan hartuta, gaurkotutako proposamena sortu dugu, hausnarketarako bideak zabalduz”, adierazi du Lasargurenek. ‘Plateru’, hala ere, “disfrutatzeko eta per­tsonaia haien izpiritu saltseroa erreibindikatzeko sortu dugu”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados