Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
BIDEOA

Durangoko Surrandiak kalez-kale izango dira berriro, bi urteko etenaldiaren ondoren

Kriskitin Dantza Taldeak 2000. urtetik Karnabaletan kalez-kale ibiltzen den Surrandien kalejira berreskuratuko du aurten, aurreko bi urteetako etenaldiaren ondoren. Mozorrotutakoak otsailaren 26an irtengo dira kaleetara, eurek egiten dituzten ohiko maskara deigarriekin.

Aurpegia estaltzeko janzten dituzten ohiko maskarak lantzeko surrandien tailerrak prestatu ditu Kriskitinek. Lehenengo saioa aurreko zapatuan egin zuten Landako gunean, eta zapatu honetan, hilak 19,  bigarrena egingo dute.

Lehenengo tailerrean, maskarak nola egiten diren ikasi zuten gerturatu ziren durangar ugariek eta horretarako 200 kit banatu zituzten. Maskarak egiteko materialaz gain, argibideak ematen dituen tutorialarekin lotzen duen QR kode bat, eta Marisa Barrenak eta Txelu Angoitiak azalpenekin eta irudiekin idatzitako liburuxka bat ere jaso zuten bertaratutakoek.

Bertaratu ez zirenek, baina surrandi maskara egitea nahi dutenek, albiste honekin batera dagoen bideo-tutorialean ikas dezakete nola lantzen diren.

Aste honetako zapatuan, 17:00etatik 18:30era, egingo den tailerrean berriz, surrandien maskarak nola margozten diren erakutsiko da.

Kalejira

Surandien kalejira Zapatu Karnabal egunez, hilak 26, ibiliko da Durangoko kaleetan, arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:00etara. Mozorrotutakoek 17:30ak aldera bilduko dira Kriskitenen lokalean eta ohiko koplak abestu eta dantzan egin ondoren abiatuko da kalejira. Ekitaldia Andra Mariko elizpean amaituko da, partaideek surrandien maskarak kenduta eta dantzan egiten dutenean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados