Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Durangoko kale eskulturak ezagutzeko aukera ematen du Astolaren 11. zenbakiak

 

Juanjo Novellaren ‘ognarud’ eskulturaren aurrean aurkeztu da Astola 11. zenbakia

Gerediaga elkarteak ibilbide gidatuak antolatu ditu Durangoko kale eskulturak ezagutzeko, argitaratu berri duen Astola urtekariaren 11. zenbakiko erreportaje baten harira. Mikel Onandia arte historialariak idatzitako ‘Arte y espacio público’ artikuluan, hiriko guneetan jarritako arte lan garaikideen errepasoa egiteaz gain, aire libreko museoaren egitasmoaren berri ematen da.

Aldizkarian agertzen den artikulu hori dela eta, Gerediaga elkarteak azaroaren 5ean egingo diren ibilaldi gidatuak prestatu ditu lehenego aldiz. Onaindiak berak gidatuko dituen ibilbideak, goizeko 10:00etan gaztelaniaz eta eguerdiko 12:00etan euskaraz hasiko dira, Arte eta Historia Museotik abiatuta.

Parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikoan edo 946818066 telefonoan. Ibilbide bakoitzak 5 euro balio du eta partaideek Astola aldizkariaren ale bana jasoko dute.

Mikel Onandiaren artikuluaz gain, beste zortzi erreportaje tartekatzen dira ale berrian. Markel Onaindiaren ‘Artzainak XXI. mendean, pasioa bizirik’ erreportajea; Jesus Muñizek ‘A la luz de un mismo sol. Semejanzas entre la obra del maestro Arbulu y el Crucero de Kurutziaga’ artikulua edo Iban Gorritik eta Jon Irazabalek elkarlanean egindako ‘Memoria, ukatutako iragana berreskuratzen’ ikerketa.

11. alearen 176 orrialdeetan Jose Mari Uriartek idatzitako ‘Argazkilari minuteroak’; Maria Carmen Navarroren ‘Los encinares cantábricos de Durangaldea’; Felix Mugurutzaren ‘Durangaldeko herri-izenak, lurraren bihotz taupadak’; Joseba Gorostizaren ‘Mancomunidad de Durango, una comarca incompleta’ eta Teresa Camposen ‘Berrizko Besoitaormaetxea, etxolatik baserrira’ erreportajeak ere agertzen dira.

Astola kalean

Astola aldizkaria jendearengana gerturatzeko helburuarekin, Gerediaga elkarteak erakusmahaia jarriko da Andra Marin azaroaren 4ko eguerdian. Bertan, salgai izango den 11. alearekin batera, agortuta ez dauden beste zenbakiak ere eskuragarri izango dira. Dena dela, aurreko 10 zenbakiak gerediaga.eus webgunean daude eskuragarri.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados