Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko 2022ko Euskal Jaiak gustu eta adin guztietarako ekitaldiak iragartzen dute

Ekainaren 4tik 12ra Durangon ospatuko diren 2022ko Euskal Jaiak, hainbat kultura adierazpenekin gozatzeko aukera emango dute, dantza, musika, kirolak eta bestelako ekitaldiak tartekatuko baitira egitarauan. Programazioa osotzeko, Durangoko Udalak herriko hainbat talderen partaidetza izan du aurten ere.

Zapatuan hasiko den edizioa Eixu elkarteak Andra Mariko elizpean egingo duen Artisau azokarekin abiatuko da. Goizeko 10:00etatik 14:30era, Durangoko eta eskualdeko 16 artisau eta sortzaileen lana ikusi eta erosteko aukera egongo da.

Eguneko egitaraua indartu egingo da arratsaldean, 18:30etatik aurrera euskal dantzen erakustaldia eskainiko baitute Kriskitin eta Algara dantza taldeak Andra Mariko elizpean; Bogoroditsie Abesbatza eta Gerardo Rifón organojolearen kontzertua egongo da San Fausto elizan 20:00etan hasita; eta Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du 22:00etatik aurrera Landako Gunean.

140. urteurrena

Durangoko Artisten Elkarteak antolatutako umeen eskolarteko lehiaketaren sari banaketarekin hasiko dira Ezkurdin, 13:00etan, domekako ekitaldiak. Ordu berean, baina Andra Mariako elizpean, Tabira Musika Bandak kontzertua emango du. Arratsaldean, Durangoko Orfeoiak bere 140. urteurrena ospatuko du, Bandarekin batera Landako Gunean 19:30ean hasita emango duen kontzertuarekin.

Euskal Jaiak datorren astean jarraituko dute eta martitzenenean Oihan Vegak girotutako euskal musika festa egongo da Ezkurdin DBH-ko 1. zikloko ikasleei zuzenduta. Eguaztenean ‘Barraskiloa eta balea’ filmaren bi emanaldi egongo dira Zugaza zine aretoan, eta Arte eta Historia Museoan berriz, Julene Azpeitiari buruzko ‘Askatasun eguzkia baino beharrago’ liburua aurkeztuko du Xabier Altzibar egileak 19:00etan hasita.

‘Bideak’ dokumentala

Eguenean artzainen herri kirolak egongo dira Ezkurdin LH-ko 6. mailako ikasleentzat; antzerki emanaldia eskainiko da San Antonio Ikastetxean LH-ko 3. mailako ikasleentzat; eta ‘Bideak’ dokumentalaren jarriko da ikusgai Zugaza zine aretoan 19:00etan hasita, emanaldiaren ostean Xabier Unanua zuzendariaren eta Aritz Ganboa artzainaren solasaldia egongo dela.

LH 4. mailako ikasleei zuzendutako joku tradizionalen topaketarekin hasiko da barikuko programazioa Landako kiroldegian, eta LH-ko 3. mailako ikasleek San Antonio Ikastetxean eskainiko antzezlana izango dute ikusgai. San Fausto pilotalekuan, arratsaldez, eskolarteko mutilen esku pilota eta nesken pala txapelketaren finalerdiak jokatuko dira.

Txistua nonahi

Txistuarekin lotutako ekitaldi ugari iragartzen dira datorren asteko larunbaterako. Goizean, federatutako nesken esku pilota eta pala txapelketaren finalerdiak jokatuko dira San Fausto pilotalekuan. Eguerdian, Jaizale eta Bartolome Ertzilla musika eskolako txistularien eta Kriskitin dantza taldearen kalejira abiatuko da, eta, ordu bete geroago, Aiko dantza taldea Ezkurditik abiatuko da soka dantza eta dantzapoteoa egiteko txistulari, trikitixa eta gaiteroen laguntzarekin.

Aiko taldeak, Miren, Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida eta Bizkaiko Gaiteroen partaidetzarekin erromeria eskainiko du Andra Marin 17:00etan hasita eta 19:00etan beste dantza saio bat eskainiko du. San Agustin kultur gunean berriz, Silboberri txistu elkarteren ‘Durango Hiria’ txistu kontzertua egongo da, Portugalgo Galandum Galundaina talde gonbidatuaren partaidetzarekin.

Jaizale eta Bartolome Ertzilla musika eskolako txistulariek ‘Kalez kale, auzoz auzo’ ibiliko dira domeka eguerdian eta Sugarri fanfarriak kalejira egingo du Alde zaharrean. Kurutzesantu Museoan egingo den Julene Azpeitia ipuin, olerki eta bertso-paper lehiaketaren sari banaketarekin osatuko dira 2022ko Euskal Jaiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Euskaldun bat

    Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik. J.Artze

    Deja una Respuesta
    1. Artzetar bat

      Baina arduradun politikoek gure hizkuntza ez ikastea ez deritzozu lotsagarria dela?

      Deja una Respuesta
  2. Bada garaia

    Hobe argazkian agertzen diren politiko baten batzuek euskara ikasiko balute, ordua izango zen… Nire extremadurako amamak euskara ikasteko ahalegina egin bazuen, haiek ez dira gai?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados