Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durango Jai Alai zesta eskola sortu berria jendaurrean aurkeztuko da domeka honetan

chavales-escuela-cesta-puntaDurango Jai Alai zesta eskola sortu berria, jendaurrean aurkeztuko da domekan, hilak 26, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara egingo duen ‘Ate irekiak’ saioarekin. Aurkezpena Ezkurdi Jai Alai frontoian (Ezkurdi plaza, 6) egingo dute, Aritz Erkiaga txapeldun handia bertan egongo dela.

Aurkezpena 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago bereziki, “zesta puntarekin harremanik ez duten umeek barru barrutik ezagutu dezaten munduko kirolik azkarrena bezala ezagutzen den gure kirol hau”, antolatzaileen esanetan.

Hala ere, edonor gerturatu daiteke ekitaldira, aldez aurretik izena emanda durango.jaialai@gmail.com helbide elektronikoan edo 666 176 286 edo 650 482 198 zenbakietara deituta. Whatsapp bat ere idatzi daiteke bi telefono hauetako edozeinetara.

Sarreren zozketa

Bestalde, Durango Jai Alai klubak bazkideen artean zozketatutako bi sarrerak banatuko ditu. Irabazleak profesionalen partidak zuzenean ikusteko aukera izango du astelehenean, hilak 27, Ezkurdi pilotalekuan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados