Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Mangamore

Durango euskal kulturaren erdigunea izango DA bost egunez

cartel azokaLiteratura eta musikarekin batera ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, teknologia berriak zein euskal kulturaren transmisioan eragin nahi duen Durangoko Azokak 53. edizioari emango dio hasiera gaur. Bost egunez, Landako gunea ardatz duen ekimena Durangora zein Euskal Herria osora hedatuko den hitzordua bilakatuko da.

‘DA! Asko dira’ goiburua izango duen edizioak eskaintza paregabea eskainiko die kultura zaleei, gune desberdinetarako prestatutako egitarauan 200 kultur ekitalditik gora iragartzen baitira. Landakon kokatuko diren 247 erakusleihoetan berriz, 304 liburu, 93 disko eta 18 aldizkari berri egongo dira eskuragai; 439 nobedade guztira.

Ikasle Eguna

Ohikoa denez, Ikasle Egunak emango dio hasiera aurtengo edizioari ere eta Euskal Herriko bazter guztietatik gerturatutako milaka eskola-umeek izango dute lehenengo orduetako protagonismoa. Gainera, ikasleak izango dira Azokaren ateak irekiko dituztenak.

53. DAri hasiera eman ondoren, “ikasleek disziplina ezberdinetako tailerretan parte hartuko dute: ’Poropopoesia’ Saguganbaran, ‘Liburu bat egingo dut’ Areto Nagusian, ‘Heldu programazioari’ Kabi@n, ‘Euskal kantagintza kontzertuan’ Plateruenan Luhartz musika taldearekin, ‘Musika elektronikoaren ekoizpena’ Ahotsenea zuzenekoetan, ‘Gaur egungo testuak’ Ahotsenea solasaldietan, ‘Antzokia zirrikituz zirrikutu’ Szenatokian Karrika Antzerki Taldearen eskutik edo ‘Soinu efektuak zinemagintzan’ Irudienean”, antolatzaileek adierazi dutenez. Horrez gain, Durangoko Historia eta Arte Museoan ‘Grabatuarekin jolastuz, ilustratu’ tailerra eskainiko du Irati Egurenek.

‘Gu, Laboa’

Ikasleek ez ezik, adin guztietako publikokoak izango du gerturatzeko aukera DAk eskaintzen dituen zazpi guneetara eta egun osoan  hainbat jarduera egongo da adin ezberdineko bisitariei zuzenduta.

53. edizioaren inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Areto Nagusian bertan erakunde publikoetako ordezkariak parte hartuko dutela. Agintarien hitzaldiez gain, aurtengo kartela egin duten Txakur Gorria sormen kolektiboko kideek ‘Digara’ ikuskizun laburra eskainiko dute.

Lehenengo egunerako prestatutako egitarauak proposamen erakargarriak iragartzen ditu, eta erakargarrienetarikoak aipatzearren, 19:00etan Irudienean eskainiko den Mikel Laboaren inguruko ‘Gu, Laboa’ dokumentala, bere heriotzaren 10. urteurrena dela eta; Ahotsenean, 13:40an Broken Brothers Bras Bandek aurkeztuko duen ‘Txertaketa’ disko berriaren zuzeneko ekitaldia edo Plateruenan 23:00etan hasita Huntza taldeak ‘Xilema’ diskoa aurkezteko eskainiko duen kontzertua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 4,67 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados