Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Iurretako Udala
Soinua Durango

Durangaldeko Txistulari eguna ospatuko da bihar

Durangaldeko Txistulari eguna ospatuko da bihar

Txistulariek, albokariek, atabalariek, txirulariek eta dantzariek parte hartuko dute bihar, martxoaren 19an, Zaldibarren egingo den Durangaldeko Txistulari egunean. Aurtengoa 55. edizioa izango da.

Durangaldeko hainbat herrietako txistulariak batuko dira Zaldibarren: Elorrio, Otxandio, Garai, Berriz, Mañaria, Abadiño, Mallabia, Atxondo eta Durangokoak. Eta Bizkaiko bete hainbat herrietakoek ere parte hartuko dute, Bilbao, Barakaldo eta Ondarroakoek, esaterako.

Goizeko 10.30ean hasiko dira ekitaldiak, ordu horretan kalejira egingo da herriko kaleetan zehar, ondoren kontzertua izango da San Andres Elizan. 12.45etatik aurrera. Kontzertuaren ostean Erregelak ikusteko aukera izango da eliza aurreko plazan.

Durangaldeko Txistularien eguna duela 55 urte egin zen lehen aldiz Abadiñon. Horren bultzatzailea Juan Lasuen zaldibartarra izan zen. 10 txistulari batu ziren, Luis Albizu musikari eta txistulari ermuarraren gidaritzapean. Durangaldeko txistulariak batzea eta txistu zaletasuna indartzea izan ekimenaren helburua eta horretan jarraitu du urtez urte. Aurtengo kontzertuan entzule egongo da Juan Lasuen, ikasle zela sortu zuen jaialdiaz gozatzen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados