Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Durangaldeko sei herritan jarriko dute martxan ‘Zabu Zibu’ egitasmoa

Durangaldeko sei herritan jarriko dute  martxan ‘Zabu Zibu’ egitasmoa

Durangoko Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak Gipuzkoako Urtxintxa Eskolaren bitartez, ‘Zabu Zibu’ egitasmoa martxan jarriko du berriro ere, udako atsedenaldiaren ostean. Atxondon, Berrizen, Durangon, Elorrion, Mañarian eta Zaldibarren antolatuko dira, jolasaren bitartez euskararen familia transmisioa lantzea helburu duten jolas parkeak.

“Uda aurretik egin genituen ekitaldiak oso ondo atera ziren eta gurasoak zein umeak ere pozik atera ziren”, azaldu du Oskar Zarrabeitia, Amankomunazgoko lehendakariak egitasmoaren aurkezpenean.

Proiektua bi hilabetetan luzatuko da, iraila eta urria bitartean, eta saioak ordubeteko iraunpena izango dute. ‘Zabu Ziburi’ amaiera emateko “Txantxarien” festa antolatu dute, “familiek ikasi dituzten jolasak praktikatzeko”, aurreratu dute antolatzaileek.

‘Zabu Zibu’ egitasmoa 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago. Urtxintxako dinamizatzaileen eskutik haurrek zein gurasoek jolas berriak ikasiko dituzte. “Lotsa kendu eta animatzeko deialdia luzatzen diegu gurasoei, oso ondo pasatuko dutelako”, azpimarratu dute aurkezpenean. 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados