Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Durangaldeko sei bertsolari lehiatuko dira domekatik aurrera Bizkaiko Txapelketan

Durangaldeko sei bertsolari lehiatuko dira domekatik aurrera Bizkaiko Txapelketan

Durangaldeko sei bertsolarik parte hartuko dute 2014 Bizkaiko Bertsolari Txapelketan eta beraietako bost lehen fasean arituko dira, hau da kanporaketatan. Seigarrena, Miren Amuriza hain zuzen, finalaurrekoan izango da. Aurten 37 bertsolari izango dira guztira eta denen asmoa abenduaren 20an Bilboko Miribilla auzoan dagoen Bilbo-Bilbao Arenan jokatuko den finalean egotea da.

Lehen kanporaketa domekan, urriak 10, Galdakaoko Torrezabal Kultur Aretoan jokatuko da eta bertan eskualdeko hiru bertsolari izango dira, tarteko lehenengo aldiz Bizkaiko Txapelketan lehiatuko den Aitor Bizkarra (1996) abadiñar gaztea.

Berarekin batera eskualdeko beste bi bertsolari izango dira. Alde batetik, Mallabian jaio baina Amorebieta-Etxanon bizi den Beñat Ugartetxea (1979) eta bestetik, Garikoitz Sarriugarte (1976) zaldibartarra. Ugartetxeak 2010eko Bizkaiko Txapelketaren finalean izan zen eta 2013an parte hartu zuen lehenengoz Txapelketa Nagusian. Sarriugarte berriz, lau aldiz izan da Bizkaiko Txapelketan.

Lehen kanporaketako seikotea Ibon Ajuriagojeaskoa, Iñaki Iturriotz eta Julen Erezumak osatuko dute.

Lazkano eta ‘Abarkas’

Eskualdeko beste bi bertsolari izango dira Mungian urriaren 25ean jokatuko den hirugarren kanporaketan. Eneko Abasolo ‘Abarkas’ (1976) iurretarra, 2010eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean izan zen eta 2013an Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Gorka Lazkano (1980) berriztarra, berriz, Bizkaiko Txapelketaren hiru ediziotan lehiatu da.

Mungiako seikotea Jon Rementeria, Joseba Artza, Julen Ibarguengoitia eta Peio Ormazabalek osatuko dute.

Guztira bost kanporaketa izango dira eta saio bakoitzeko irabazleak ziurtatuta dauka finalaurrekoetarako pasea. Gainontzekoak, puntuazioaren arabera edukiko dute finalaurrekoetara pasatzeko aukera.


Miren Amuriza

Hiru finalaurreko izango dira eta azaroaren 22an Etxebarrian jokatuko den lehenengoan, Miren Amuriza (1990) berriztarrak kantatuko du. Amuriza Bizkaiko Txapelketako finalista izan zen 2010ean eta 2012an eta 2009ko eta 2013ko Txapelketa Nagusietan parte hartu zuen.

Beste finalaurrekoak Urdulizen, azaroaren 30ean, eta Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroko frontoian, abenduaren 7an, izango dira. Finalaurreko bakoitzeko irabazleak finalerako pasea lortuko du eta beste guztiek puntuazioaren arabera edukiko dute finalera pasatzeko aukera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados