Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Durangaldeko Mankomunitateak laneratzeko zailtasunak dituzten
10 pertsona kontratatu ditu

Durangaldeko Mankomunitateak, Durangaldeko Behargintza – Eskualdeko Garapen Agentziaren bitartez,  laneratzeko zailtasunak dituzten 10 pertsona eta proiektua koordinatzeko pertsona bat kontratatu ditu. Enplegua sustatzeaz gain, Adinekoei Laguntzen proiektuarekin lehentasunezko arretako kolektiboei lagundu ahal izango dira.

Proiektua bi egoera problematikori erantzuteko dago egituratuta. Alde batetik, oraindik mendetasunari laguntzeko sisteman ez dauden baina mendetasun edota nahigabeko bakardade maila jakin bati aurre egiteko laguntza-zerbitzua behar duten pertsonei zuzenduta dago, batez ere adinekoei. Horrela, laguntzeko gizarte-premiari erantzuten zaio, eta gainera, ahal den neurrian, zahartze aktiboa sustatzen da, haien bizi-baldintzak hobetuz.

Bestalde, proiektuak egoera zaurgarrian dauden kolektiboen okupagarritasuna  hobetu nahi du. Kasu horretan, kontuan hartzen dira langabezian dauden eta DSBE jasotzen duten pertsonak, 45 urtetik gorakoak, luzaroko langabetuak edota kualifikazio baxuko pertsonak.

Proeiktuak enplegu-prestakuntzako proiektu batean parte hartzea errazteaz gain, mendetasunari laguntzeko sektorean lan-esperientzia izatea ahalbidetuko die.

Adinekoei Laguntzen proiektuak, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren 168.550 euroko diru-laguntza du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados