


Amaitu da aurtengo Bizkaiko Taldekakoaren lehenengo fasea eta, beste lau talderekin batera, Iurreta-Durangoko ‘Tronperrieta’, Abadiñoko ‘Koipelustre’s’ eta Berriz-Elorrioko ‘Miotako bidelapurrak’ bigarren fasean egongo dira.
Eneko Abasolo «Abarkas», Ander Sarriugarte, Unai Iturriaga, Juan Mari Areitio, Gorka Pagonabarraga, Erika Lagoma, Ander Elorriaga, Iker Maguregi eta Leire Vargasek osatzen dute ‘Tronperrieta’ taldea. Txapelketako lehenengo saioa jokatu zuten Algortan, otsailaren 24an, Uribe Kostako ‘Anubix!’ eta ‘Tosu Bizirik’ taldeei gailentzea lortuta.
Abadiñoko taldea Aitor Bizkarra, Txaber Altube, Bittor Altube, Ainhoa Urien, Beñat Gaztelurrutia, Igor Galarza, Jon Zialzeta eta Ione Narbaizak osatzen dute. Martxoaren 17an Gernikan jokatutako saion Busturialdeko ‘Itsosupetekuek’ eta ‘Punta Batekoak’ taldeen aurka irabazi zuten.
Berriz eta Elorrioko ‘Miotako bidelapurrak’ taldea Miren Amuriza, Ibai Guridi, Amaia Ugalde, Iruri Altzerreka, Gorka Lazkano eta Joxe Garaizabal kideek osatzen dute. Joan de zapatuan, martxoaren 23 an, Igorreko jokatutako saioa irabazi zuten, Arratia eta inguruetako ‘Aramotzetik Itxinera’ eta Santutxuko ‘Otsoa & Co.’ taldeen kontra.
Bigarren faseko datak zehaztuta egon ez arren, saioak osatuta daude. Abadiñoko taldeak Enkarterri/Ezkerraldeko ‘Far Westeko bertsolariak’ taldearen kontra kantatu beharko du, Iurreta-Durangoko taldeak Markina-Xemeingo ‘Akerbeltzen Antxumak’ eta Busturialdeko ‘Zahar-alive’ taldeen aurka eta Berriz-Elorrioko taldeak, aldiz, Mungiako ‘Taket’ taldea izango du aurrez aurre.