Friso
Friso
Friso
Friso

Durangaldeko eta Arratiako 70 gazte arituko dira bihar hasita Zugan Ni antzerki jaialdian

Lau agerraldik osatuko dute dute aurtengo Zugan Ni antzerki jaialdiak.
Lau agerraldik osatuko dute dute aurtengo Zugan Ni antzerki jaialdiak.

Markeline Antzerki konpainiak bihar hasiko den Zugan Ni antzerki jaialdiaren IX. edizioa antolatu du eta aurten Durango, Iurreta, Igorre eta Zornotzako zazpi talde igoko dira agertokietara. Gazteen antzerki jolas guneak 13 eta 18 urte bitarteko 70 ikasle bilduko ditu guztira.

Gazteen artean arte-sorkuntza sustatzeko eta eszena-arteen ikuskizunak hedatzeko helburuarekin jaiotako ekimen honetan, aurten Durango, Zornotza eta Igorreko bina talde eta Iurretako talde bat lehiatuko dira. Talde bakoitzak bere herrian eta beste herriren baten antzeztuko du beraien ikuskizuna, helburuetako bat “taldeen arteko erlazioa sustatzea baita”, antolatzaileen esanetan.

Lehenengo saioa bihar izango da iluntzeko 20.00etan Durangoko San Agustin Kultur Gunean, eta agertokian bost talde izango dira. Bigarren saioa Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean izango da maiatzaren 5ean, arratsaldeko 19.00etan, hiru talderen partaidetzarekin, eta hurrengo egunean, baina ordu beran, beste hiru talde igoko dira Igorreko Lasarte Antzokiko agertokira. Azken agerraldia Zornotza Aretoan izango da maiatzaren 8an, arratsaldeko 17.00etan, oholtzan lau talderen lanak eszenaratuko direla.

Zugan Ni antzerki jaialdia “antzerkia aisiaren eta kulturaren alorretako aukera gisa” sortu zuen Markeliñe konpainiak. Hori dela eta, ekimen honek “gazteen arteko adierazpenerako plataforma” bilakatzeko xedea du, antzerkiak “euren gaur egungo munduaren egoera zein den” jabetzeko ahalbidetzen duelako.

Programa honetan parte hartzen duten gazteek “beren erara adieraziko dute, beren hizkuntza erabilita, beren ikuspuntuetatik abiatuta …” eta aukeratutako gaiak, “gazteek duten kezkaren eta erantzukizunaren isla dira», antolatzaileen arabera.

Ekimen honek “antzerkiaren presentzia sustatzen du gazteen eguneroko bizitzan” eta gainera “adierazpenerako lanabesa” bilakatzen da, interpretazioaren bidez gazteei “esperimentatzeko parada” ematen dielako.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados