Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Durangaldeko dantzen agerraldia antolatu dute

Durangaldeko dantzen agerraldia antolatu dute

Bigarren urtez jarraian Durangaldeko dantzen agerraldia antolatu du Gerediaga Elkarteak. Ekitaldia bihar ospatuko da Ezkurdin eta agerraldiak eskualdeko dantzak zabaltzea dauka helburu nagusi. Izan ere, dantza eta kantu inguruko folklore aberatsa gorde du mendeetan zehar Durangaldeak

Durangaldeko dantzen agerraldiak ???oraindik jende askok ezagutzen ez dituen eskualdeko dantzak zabaltzea dauka helburu nagusi???. Horrez gain, Durangaldeko dantzariak jai giroan batzeko aitzakia ere bihurtu da, azaldu dute Gerediaga Elkartetik.

Ekitaldia bihar hasiko da arratsaldeko 19.00etan kalejira batekin. Durangoko udaletxe aurrean irten eta Santa Ana plaza, Goienkale eta Andra Mari kaletik behera Ezkurdiraino joango dira ilaran taldeak. Dantzen agerraldia, berriz, arratsaldeko 19:30ean izango da bertan. Euria izanez gero, ekitaldia merkatu plazan ospatuko da.

Agintariena, banangoa, makil jokoa, Garaiko Gernikako arbola, arku dantza, zintza dantza, txotxongilo eta nesken soka dantza dantzatuko dira agerraldian. Halaber, ekitaldiaren amaieran baserriko oilaskoa dastatzeko aukera egongo da.

Gerediagak azaltzen duen bezala, dantza eta kantu inguruko folklore aberatsa gorde du mendeetan zehar Durangaldeak. Horren adierazpen nagusi dira, esaterako, oraindik herri batzuetan eta agintarien aurrean egiten diren dantzak.

Horiekin batera, bestelako ohiturak ere gorde izan dira. Adibidez, Garaiko herrian, dantzari eta herritarrak prozesioan joaten dira  eta Santiagoren irudiaren ohorez ???Gernikako arbola??? dantza egiten dute. Elorrion, berriz, Errosarioko Ama Birjinaren aurrean errebonbiloekin prozesioa eta arma alardea egiten da. Iurretan, ordea, oraindik mantentzen dute gorulari estanpa, 1886ko Durangoko Euskal Jaietarako Valentin Zubiaurre maisuak berreskuratu zuena.

 DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados