Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Durangaldeko argitalpenak’ erakusmahaiak 90 lan eskainiko ditu, 10 nobedade tarteko

Eskualdeko argitalpenek leku berezia izango dute 58. Durangoko Azokan, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesarekin ‘Durangaldeko argitalpenak’ erakusmahaia jarriko baita. Bertan, 23 eragileren 90 lan egongo dira eskuragarri eta horietatik 10 nobedadeak izango dira.

Erakusmahaian izango diren eragileen artean udalak, elkarteak eta norbanakoak daude. Aurten argitaratutako hamar nobedadeen artean Elaia Torres Bizkarrak argitaratutako ‘Sustraidun umea’ eta ‘La niña con raíces’ ipuinak; Alfredo Piedrafitaren argazkiekin eta Alfon Bañeresen testuekin sortutako ‘Mandarina misio bat dut’, edo Peru Magdalena eta Iraia Okinaren ‘Dakota Txikiren muki bidaiaria’ aurkitu daitezke.

Victor Arrizabalaga eta Tadanori Yamaguchik berriz, Mañariko Angurretako gune artistikoaren inguruan egindako ‘Denboraren aztarna-La huella del tiempo’ liburua kaleratu dute, eta Javier Lanak sortutako ‘Vigila el tiempo-Zaindu egudaldia’ ere eskuragarri egongo da.

Eskualdeko musika berrikuntzak ere eskuratu ahal izango dira ‘Durangaldeko argitalpenak’ erakusmahaian; hain zuzen, Sweet Rage taldearen ‘Abian’, eta Felix Ibarrondoren lanekin Silboberri Txistu Elkarteak argitaratutako ‘Signature’ diskoak.

Anboto aldizkariak eta Umerri eskola aktiboak 2024rako egindako egutegiak osatuko dute eskualdeko sorkuntza berrien eskaintza.

“Dagoeneko 19 urte bete dira Gerediaga Elkarteak eskualdeko sortzaileen ikusgarritasunerako eta parte hartzea errazteko ekimena martxan ipini zuela. Urte guzti hauetan Mankomuniateak laguntza eskaini du”, eskualdeko erakundetik adierazi dutenez.

Eskualdeko argitalpenen erakusmahaia Gerediaga Elkarteak jarriko duenaren alboan kokatuko da, eta Azoka antolatzen duen erakundeko kideak arduratuko dira kudeaketaz.

Gerediagaren egutegia eta aldizkaria

Gerediaga Elkarteak, bestetik, nobedade moduan 2024ko egutegia eta Astola aldizkariaren 17. zenbakia izango ditu azokan. Urtez urte, dagoeneko argitaratzen duen 28. egutegia da, eta aurtengo bilduma argitaratzeko, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa izan du babesle nagusia.

Urtero legez, argazki zaharrak izango dira orriz orri eta egutegi berrian Ignacio Ansorenaren bildumako irudiak erakutsiko dira. Argazkilariaren familiak Gerediaga Elkartearen esku utzi zuen bilduma, eta digitalizatu ondoren elkartearen dokumentategian erakusgai egongo dira. “2024ko egutegia bildumako argazkiekin jantzita, aitortza egin nahi zaio argazkilariak eskualdeko eta bereziki Durangoko historia grafikoa jasotzen egin duen lanari”, adierazi dute Mankomunitatetik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados