Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangaldeko 200 dantzari batuko dira Dantzaroan

Dantzaren laugarren jaia ospatuko du Gerediaga Elkarteak larunbat honetan. Aurtengoa Dantzaroaren laugarren  edizioa izango da eta Durangaldeko dantza talde gehienak bertaratuko dira. Ekintzak kalejira batekin hasiko dira Udaletxetik Ezkurdi plazara, 19.00etan.

Dantzaroa Euskal Astearen barruan ospatuko da bigarren urtez jarraian. Aurten antolatzaileek iazko arrakasta errepikatzea eta Izurtza, Mañaria, Matiena, Abadiño, Garai, Iurreta, Berriz eta Durangoko 200 dantzari inguru bertaratzea espero dute.

Hasierako kalejiraren ondoren dantza agerraldiak izango dira 19.30 orduetatik aurrera. Hasteko mutilek banangoa, makil jokoa, eta txotxongiloa dantzatuko dute eta ondoren neskekin batera zinta dantza, estanpa eta arku dantzak eskainiko dituzte.

Dantzaroaren bukaeran giroak jarrai dezan oilasko errea eskainiko zaie bertaratutakoei, Kalitatea fundazioaren kortesiaz.

Durangaldeko Folklore egunak

Gerediaga elkarteak folkloreari indar gehiago ematekotan aurten ‘Durangaldeko folklore egunak’ antolatu ditu. Ekintzak ekaina eta uztaila bitartean ospatuko dira Durangaldeko herri ezberdinetan. Hau da egitarauaren laburpen bat:

•    Ekainak 14: Mahai Ingurua “Dantza autoktonoen ezbaiko egoera” Iurretan
•    Ekainak 21: Zine emanaldia “Berrizko dantzariak” Berrizen
•    Ekainak 26: Barriketaldia “Durangaldeko gaita eta gaiteroen istorioak” (Jon Gaminde Terraza) Mañarian
•    Uztailak 5: Zine emanaldia “Abadiñoko dantzariak” Abadiñon
•    Uztailak 14: “Ezpatadantzari eguna” Otxandion

 

DURANGON. Noticias de Durango

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados