Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Durango

140 karakteretan idatzitako #365ipuin lehiaketa antolatu du Berbarok bigarren aldiz
Iaz antolatutako lehen edizioak izan zuen arrakasta kontuan hartuta, Berbaro elkarteak #365ipuin laburren lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Aurten ere hiru sari banatuko dira lehiaketak izango dituen hiru mailetako irabazleen artean, baldintza nagusiak euskaraz idatzita egon behar direla, ezin direla 140 karaktere baino gehiago idatzi eta #365ipuin esaldia sartu behar dela.